Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Expresarte

Idazteko sormena pizteko tailerra II

Aurkezpena

Sormenezko idazkuntzari buruzko gure tailerraren edizio berri honetan gogoratuko dugu nola artikulatu istorio baten egitura narratiboa funtzionatu eta irakurlea harrapa dezan. Era berean, gure estilo literarioa findu eta narrazio elementu berriak aztertuko ditugu, hala nola narratzailea, espazioa eta denbora.

Aurretik aipatutako alderdi narratiboei buruzko jarraibide zehatz eta erraz batzuk landuko ditugu tailerraren bost saioetan. Gero, ariketa praktikoetan aplikatuko ditugu, idatziz ikasten baita idazten! Azkenik, gure ariketak eta kontakizunak Café Gijón-ekoen dinako literatur topaketetan partekatuko ditugu.

Guztira, 10 ordu eginen ditugu talde-lanean, eta horri gehitu egin behar zaizkio ipuingile bakoitzak kontakizunak banaka idazteko eta gainerako ikaskideen ariketak irakurtzeko behar dituen orduak.

Lehenbiziko saioan tailerrak nolako dinamika eta metodologia izanen dituen azalduko dizute zehatz-mehatz, lan-egutegi bat emanen dizute, eta zalantzak argituko dizkizute.

Ikastaroaren helburuak

 

• Gogoraraztea nola egituratu istorio bat interesgarria izan dadin eta irakurlea harrapa dezan.

• Gure adierazkortasuna eta estilo literarioa fintzea.

• Orain arte gutxien azpimarratu ditugun engranaje narratiboko pieza horien erabileran sakontzea: narratzailea, denbora eta espazioa.

• Barruan daramagun idazteko grina hori asetzea eta ikaskideengandik ikasten jarraitzea.