Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Maker Skills for Researchers

  • Doakoa

Irakasleak

Asier Marzo

Asier Marzoren ikerketaren ardatza da soinua eta argia erabiltzea materia manipulatzeko. Haren lana BBC edo Antena 3 kateetako telebista programa batzuetan agertzen da, baita teknologia eta zientziari buruzko blog askotan ere (xataka, microsiervos, I fucking love science). Helburu nagusia bere ikerketa, gailuak eta softwarea Maker komunitatearentzat eskuragarri eta doan jartzea da.

Asier Marzo informatikan doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta bertan aritzen da ikerketan eta irakaskuntzan. Doktoretza egin bitartean, joko serioen, errealitate areagotuaren eta lebitazio akustikoaren arloetan egin zuen lan. Bere ikerketetako batzuk hezkuntzarako joko serioetan teknologia berriak eta mekanikoak aplikatzeari buruzkoak izan ziren. Estatuko eta nazioarteko hainbat proiektutan hartu du parte. Argitalpenak ditu inpaktu handiena duten nazioarteko aldizkari indexatu batzuetan (Nature Communications, Physical Review Letters eta PNAS aldizkarietan), eta baita artikulu batzuk ere nazioarteko A* konferentzietan (CHI, UIST, Multimedia eta ISMAR). 2007an espediente akademiko onenaren saria eman zioten, Nafarroako Gobernuaren doktoratu aurreko beka bat izan zuen, eta doktoratu ondoko ikertzaile gisa egin zuen lan Bristoleko unibertsitatean (Erresuma Batua). Software-ingeniari gisa, bideojokoen programazioko ESNEko irakasle gisa (Nafarroako Diseinu Eskolan) eta NUPeko proiektu-laguntzaile gisa egin izan du lan.