Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Eztabaida Gela

  • Doakoa

Aurkezpena

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Eztabaida Gela gure unibertsitatean duela hamabost urte baino gehiago egiten den jarduera bat da. Oratoriarekin eta eztabaidarekin lotutako jardueretan prestatzeko interesa duten ikasleei zuzenduta dago, edozein dela ere haien fakultatea edo unibertsitate eskola. Miren Sarasíbar Iriarte irakasleak koordinatzen du (Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra).

Klub honetako kide bazara, elkarrizketan eta eztabaidan aritzeko teknikak ikasiko dituzu, bai eta erretorika erabiltzen, aurkakoari aditzen eta gai bati buruzko iritzia sortzen ere. Gainera, zurea ez den jarrera bat defendatu beharko duzu beharbada, arrazoiak emanez, kontra eginen dizun talde baten aurrean.

Trebetasun horiek funtsezkoak dira edozein ikaslerentzat; izan ere, besteak beste, Gradu edo Master Amaierako Lanak ongi prestatzeko eta defendatzeko balioko dute. Etorkizunari begira, oratoriarako eta argudiatzeko gaitasunak oso balioetsiak dira edozein lanpostutarako. Beraz, segurtasuna, sineste sendoa eta sinesgarritasuna unibertsitateko ikasle batek eskuratu beharreko trebetasunak dira.

Lehenbiziko seihilekoan, ikastea, praktikatzea eta hobetzea izanen dira eztabaida-gelaren helburuak. Eztabaidaren bidez jendaurrean hitz egiten ikastea aukera paregabea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasten ari direnentzat.

Ikastaroaren helburuak:

  • Eztabaidatzeko gune finko bat sortzea Unibertsitatean, astean behingo aldizkakotasunarekin.
  • Eztabaida akademikoaren munduan ezagutzarik ez dutenak esperientzia dutenekin integratzea.
  • Karl-Popper eta British-Parliament eztabaida-ereduak ikastea eta sendotzea.
  • Oratoriako eta erretorikako ezagutzak integratzea eztabaidaren bidez.
  • Ikasleen trebetasun komunikatiboak hobetzea.

 

Hitzaldia: “Komunikatzeko eta eztabaidatzeko teknika profesionalak”. Adrián Lijo