Julián Pérez Muñoz
Lehen Hezkuntzako maisua da, eta segurtasun digitalean aditua. Ajedrez para mamás, papás y docentes saiakeraren egilea da, baita Los 7 colores del Ajedrez Educativo –un modelo de aprendizaje basado en competencias (2020) liburuarena ere. Xake Hezigarriari buruzko prestakuntza ikastaroak ematen ditu Nafarroako Gobernuaren Irakasletzari Laguntzeko Zentroetan, 2014az geroztik. Tuterako UHUNeko Xake Hezigarriko Monitoreentzako Zikloko tutorea da 2015az geroztik, Amaia Izas eta Carlos Solerrekin batera.