Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Eztabaida gela (euskeraz)

  • Doakoa

Aurkezpena

Euskarazko eztabaida-gelaren bidez, ahozko adierazpena, pentsamendu kritikoa eta argudiatze egituratua sustatu nahi dira ikasleen artean. Hori guztia, metodologia praktiko baten bidez eta eskola teorikoak eta praktikoak konbinatuz eginen da, adierazitako alderdi horiek garatu ahal izateko. Jarduera guztiak euskaraz eginen dira ikasleek hizkuntza horretan parte har dezaten bultzatzeko. 

Ikastaroaren helburuak:

  • Euskarazko ahozko gaitasuna hobetzea.
  • Pentsamendu kritikoa eta argudiatzeko gaitasuna sustatzea.
  • Ikasleei arintasunez eta errespetuz eztabaidatzeko tresnak ematea.
  • Euskararen erabilera bultzatzea testuinguru formal eta akademikoetan.
  • Gizartearen eta unibertsitatearen parte-hartzea sustatzea