Ongi etorriak UPNAko Online Irakurketa Klubaren beste ikasturte batera. Pandemiaren erdian jaio ginen, eta esperientzia hain aberasgarria izan zenez, jarraitzea erabaki genuen. Ordutik, irakurketa zerrenda luze bat, eztabaidak, ‘literatur-desadostasunak’, barreak eta konektatuta jarraitzeko aukera partekatu ditugu, Erasmus egonaldietan egonda ere, beste campus batean egonda, ordutegiak bateragarriak ez direnean edo Arrosadiako Campusean egotea eragozten diguten beste egoera batzuetan ere
Klubaren nortasunaren ikurretako bat da lotura tematikoa ematen diegula gure irakurgaiei. Lauhileko honetan, “Ahots berriak” izanen dira ardatza: edukian zein estilo narratiboan ohikoa den horrekin apurtzen duten eleberriak. Irakurri ohi dugunaren mugak zabaltzen dituzten eta beste kontamolde batzuk esploratzera animatzen gaituzten proposamenak.
Gainera, klubean parte hartzeak 1 ECTS kreditu lortzeko modua ematen du.
Izan gure irakurketa-saioen eta hausnarketen berri hemen:
NUPeko IRAKURKETA KLUBAREN BLOGA
Ikastaroaren helburuak: