Trantsizio ekologikoa ezinbesteko erronka da, eta gizarte gisa egin behar diogu aurre.
Gero eta argiago dugu, baina hala ere, askotan ez dakigu nondik hasi, ez eta trantsizio horretan gizarte gisa murgiltzeko zer egin dezakegun ere.
Ekimen honek ahalduntzerako hazi bat izan nahi du, Ekintza Klimatikoko Taldea pertsona gehiago batu daitezen. Ernatu eta fruituak emanez gizarte justuago eta jasangarriago bateranzko bidea elkarrekin egin ahal izateko ugaritzea nahi dugun hazi bat, hain zuzen ere.
Helburua:
Proposamen hau 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiaren 5. Helburu Estrategikoaren parte da: “Kultura klimatikoa ezartzea Iruñeko gizartean”. Izan ere, ezinbesteko ardatza da maila guztietan jasangarriago izanen den hiri-eredu bateranzko aldaketa bultzatzeko.