Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Eztabaida Gela

  • Doakoa

Irakasleak

Miguel Rodríguez Garayar ((Donostia, 1986).

Teknologiaren eta Negozioaren Garapenaren arduraduna Versaria-n, Nekazaritzako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta landa-ingurunean, ingurumenean eta energia-eraginkortasunean dago espezializatua.

2009az geroztik, eztabaida-arloko prestatzailea izan ohi da Unibertsitatean, oratoriako eta komunikazioko ikastaroetan. 2010ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Pentsatu, mintzatu eta eztabaidatu" lantegiaren arduradun gisa hasi zen, bai eta NUPeko Unibertsitateko Eztabaida Ligaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Eztabaida Ligaren kudeaketaren eta antolaketaren arduradun gisa ere. Era berean, epaile gisa parte hartu ohi du unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko eztabaida-txapelketa lehiakorretan.

Oratoriazalea izanik, oratoriari eta eztabaidari buruzko topaketa, ekitaldi eta txapelketetan parte hartu du maiz, eta 2009an Joaquín Pascal saria lortu zuen, Unibertsitateko Eztabaida Ligako hizlari hoberenari emandakoa.

Eskarmentua du taldeen zuzendaritzan eta baliabideen kudeaketan, sektore publikoan zein pribatuan, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari eta Garrigueseko ingurumen-aholkulari izan da.