Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Ibilbideak Nafarroako ondare geologikoan barrena

  • Zuzendaritza:

    Francisco Javier Sanz Morales

Aurkezpena

Jarduera guztiz praktikoa da: Nafarroako ondare geologikoaren parte diren leku bereziki garrantzitsu batzuetara joanen gara. Ibilbideetan zehar geldialdiak eginen ditugu ikustea merezi duten lekuetan, eta inguratzen gaituen paisaia ikuspegi geologikotik ulertzen lagunduko diguten ezaugarri, prozesu eta formez arituko gara.

Jende guztiak hartzen ahal du parte, eta ez da deus berezirik jakin behar aldez aurretik: ezinbesteko osagai bakarra gure ingurune naturala ezagutzeko gogoa eta jakin mina eta oro har ikasteko gogoa izatea da.

Helburuak:

Hurbileko ingurune naturala ezagutzea zein garrantzitsua den azpimarratzea, gure inguruneko ondare geologiko inplizitua balioesten ikastea eta naturaz gozatzea, ikasiz nola eratu diren gure inguruko leku ederrenetako batzuk. Horretarako, Nafarroako ondare geologikoko leku garrantzitsuenetako batzuk aukeratuko ditu hizlariak, eta behaketa-toki berezietara joateko ibilbide hoberenak.

Jardueraren beste helburu bat da kontzientzia eta sentsibilizazioa harraraztea ingurune naturala ingurumenaren ikuspegitik zaintzeko eta babesteko.

Horretaz gain, landa eremuan orientatzen ikastea, ikertzeko sena garatzea, iparrorratza eta mapa erabiltzen jakitea eta geologia aztertzeko eta interpretatzeko teknikak ikastea, hala nola ebakidura geologikoak eta landa laginak ulertzekoak.