Irakurketa-klub bat eginen dugu:
Irakurketa-klub batean zenbait pertsona biltzen dira, arduradun batek koordinaturik, proposatutako liburu bat bakarka irakurri ondoren hari buruz hitz egiteko eta haren irakurketak eragindako esperientziak eta iritziak alderatu eta trukatzeko.
Kontsulta itzazue gure blogeko sarrerak:
NUPeko IRAKURKETA KLUBAREN BLOGA
Ikastaroaren helburuak:
- Irakurtzeko aukerak zabalduko dizkiguten autore eta genero berriak ezagutzea.
- Irakurtzeko ohiturari berriz heltzea eta irakurtzeko zaletasuna interes berberak dituztenekin partekatzea.
- Irakurketara hurbiltzeko modu berriak deskubritzea eta lanei askotariko esanahiak ematen dizkieten xehetasunak aurkitzen ikastea, klubeko kide guztien artean sortzen den ezagutza komunaren bidez.
- Beste leku eta ohitura batzuk ezagutzea, baita mundua ulertzeko beste modu batzuk ere, giza izaera hobeki ulertzeko aukera ematen dutenak.