Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

NUP-eko Irakurketa Kluba

  • Doakoa

Programa

Lauhileko honetan “belaunaldien arteko desberdintasunei” buruz eztabaidatuko dugu. Hori egiteko, zenbait ikuspuntu hartuko ditugu abiapuntu: rolak aldatzean gertaera berdinen aurrean izaten diren perspektiben arteko aldeak, zaharren eta gazteen ikuspegien artekoak, etab.

- El baile de las locas: 1800. urtearen amaieran Salpêtrièreko ospitale psikiatrikoan topo egiten duten hiru emakumeren bizitza erakusten digu Victoria Mas idazle frantsesak.

- Corazón que ríe, corazón que llora: Maryse Condé egilearen liburuan, Maryse txikia ezagutuko dugu, Karibeko Guadalupe uhartean (kolonia frantsesa) familia kreole batean jaioa.    

- Los apegos feroces: Vivian Gornick idazlearen liburuan, alaba batek eta haren ama zaharrak Manhattanetik egindako paseoen lekuko izanen gara, eta haien arteko harremanaren argi-itzalak ezagutuko ditugu haien arteko elkarrizketen bidez. 

- Quebrada, Mariana Travaciorena. Linaren historian murgilduko gara, zeina itsasoaren eta semearen bila abiatuko baita egokitu zaien bizitza bezain lehorra den paisaia batean barrena.