Hau izanen da irakurketa bakoitzaren dinamika:
- Hilabete bat lehenago, zer liburu irakurri behar den gogoraraziko da.
- Parte-hartzaile bakoitzak liburua irakurriko du bere kabuz.
- Saio presentziala eginen da adierazitako egunetan. Klubeko arduradunetako batek lanaren eta egilearen sarrera labur bat egin, eta saioa moderatuko du. Ondoren, alderdi aipagarriak, galderak eta erantzunak, ondorioak eta abar partekatuko dituzte.