Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Cultivarte

Osasun Zientzien Fakultateko irakurketa kluba

  • Doakoa

Aurkezpena

Osasun Zientzien Fakultateko irakurketa kluba 2020/2021 ikasturtean sortu zen. Orduz geroztik, hilean behin biltzen du Osasun Zientzien Fakultateko komunitateko kide izanik (Unibertsitateko ikasleak eta langileak) obra literario jakin batzuk irakurtzean izandako esperientzia partekatu nahi duen jendea. Saioetan elkartzen direnean, irakurri duten liburuari buruzko gogoetak, zalantzak, iritziak eta galderak azaltzen dituzte. Saioaren arduradunak koordinatzen ditu bilerak, eta obraren idazlea ere etortzen da batzuetan.

ECTS kreditu bat lortzeko aukera ematen zaie saioen gutxienez % 85ean parte hartzen duten ikasleei. 2024/2025 ikasturtean, goizeko saio bat eta arratsaldeko beste bat eginen dira liburu bakoitzeko, baldin eta saio horietako bakoitzean gutxieneko kopuru batek eman badu izena.

Ikastaroaren helburuak:

1) Testu akademikoak ez diren lanen irakurketa sustatzea unibertsitatean.

2) Osasunaren kontzeptuari hainbat alderditatik begiratzen dioten obra literario interesgarrietara hurbiltzea (alderdi fisikotik, mentaletik, emozionaletik, etab.).

3) Zenbait idazle, estilo literario eta lan klasiko zein gaur egungo ezagutzea.

4) Curriculumetik kanpoko jarduera bat egitea eta harreman atsegin eta informala sortzea Osasun Zientzien Fakultateko komunitateko kideen artean.