Zenbait hitzaldiz dago osatua jarduera hau (sei edo zazpi hitzaldi ikastaro osoan, hots, bat hilabete bakoitzean gutxi gorabehera). Balio demokratikoekin lotutako alderdiak izanen dituzte beti ardatz, eta Espainiako nahiz, tarteka, nazioarteko espezialistak ekarriko ditugu horretarako. Gurean izan ditugu, esaterako, Juan Soto Ivars, Joaquim Bosch eta Ana de Miguel, eta askotariko gaiak landu ditugu: feminismoa, paradisu fiskalak, prostituzioa, ustelkeria politikoa, komunikabideak, etab.
Hemen ikus ditzakezu orain arte antolatutako hitzaldietako batzuk: : https://www.unavarra.es/escuela-de-democracia
Kreditua lortzeko, ikasleek hitzaldi guztietara joan beharko dute, baita ikastaroaren amaieran haietako bakoitzaren laburpen txiki bat aurkeztu ere.
Helburuak:
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Demokrazia Eskola interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu da, egoera politikoa ulertzen eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzen ikas dezaten.
Demokraziaren eta giza eskubideen garrantzia ikusarazi nahi dugu, balio horiek ezinbestekoak baitira gizarte aurreratu ororen etorkizunerako.