Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actuarte

Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatza

  • Doakoa

Aurkezpena

Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatza hamazazpi urtetik hogeita hirura bitarteko gazteek osatzen dute, eta Iruñeko Orfeoiaren Abesbatza Eskolaren parte da. Zuzendaria Juan Gainza da.

Errepertorio koraleko edo sinfoniko-koraleko obra tradizionalez gain, gazteen munduko obrak eta egokitzapenak interpretatzen dituzte maiz, pop eta rock arloan sartu-irtenak eginez, eta beste estilo batzuk ere lantzen dituzte, rantxerak adibidez, Los Tenampas eta Mariachi taldeen obrak kantatuz.

Duela gutxi, Orff-en Carmina Burana interpretatu dute, Nafarroako Unibertsitateko Abesbatzarekin eta Orkestrarekin eta Madrilgo Erkidegoko Gazteen Abesbatzarekin batera, Iruñean eta Madrilgo Auditorio Nazionalean.

Kontzertu-denboraldian, Nafarroan eta Nafarroatik kanpo kantatzen dute, eta abesbatzen jaialdietan hartzen dute parte, hala nola Bidasokoan, Laredoko Primaveras Musicales Pejinas ekitaldian eta Polancoko Nazioarteko Abesbatza Zikloan.

Ekitaldietan ere hartzen dute parte, besteak beste Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturtearen irekiera-ekitaldian, Iruñeko UHUNenean eta Nafarroako Gobernuaren Kirolaren Galan.

Gazteen Abesbatzak Luisa Fernanda zarzuela interpretatu du, Moreno Torrobarena, Gaiarre antzokian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera. Gainera, Mozarten, Beethovenen, Fauréren, Buxtehuderen, Pergolesiren, Vivaldiren eta Lorenzo Ondarra musikagile nafarraren obrak interpretatu ditu Sinfonietta Akademikoarekin batera.

 

 

Zenbaitetan, Iruñeko Orfeoiarekin aritzen da, esaterako Eguberrietako kontzertu berezian Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta ekitaldi tradizional batzuetan, besteak beste Santa Zezilia eguneko mezan eta Eguberrietako kanten errondan.

Helburuak:

  • Ahots-instrumentua ongi ezagutzea.
  • A capella errepertorioan sakontzea.
  • Obra sinfoniko-koralak erregularki interpretatzea, denboraldi bakoitzean bat gutxienez.
  • Musika-hizkuntza hobeki ezagutzea.
  • Munduko zenbait lekutako musika koral tradizionalari buruzko ezagutzak eskuratzea eta gure herriko obretan arreta berezia jartzea.