Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actuarte

Iruñeko Orfeoia abesbatza

  • Doakoa

Aurkezpena

Iruñeko Orfeoia 17 eta 70 urte bitarteko ehundik gora emakume- eta gizon-ahotsek osatzen dute. Igor Ijurra da haren zuzendaria.

160 urteko historian, abesbatza aitzindaria izan da Espainian obra esanguratsuak estreinatu eta interpretatzen, bai eta gizarte gaietan ere, hala nola emakumeei abesbatzan lekua egiten.

Aurreko denboraldian (2024-2025) Iruñeko Orfeoiak hainbat agertokitan egin zituen emanaldiak, besteak beste, Bartzelonako Sagrada Familian, Espainiako Auditorio Nazionalean, Bilboko Arriaga antzokian edo Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean, Iruñeko Gayarre Antzokikoez eta Baluartekoez gain.

Era berean, a capella kontzertuak eman zituen zenbait herritan, tokiko publikoarentzako doako kontzertuetan.

Helburuak:

  • Ahots instrumentua ongi ezagutzea.
  • Obra sinfoniko-koralak erregularki interpretatzea, denboraldi bakoitzean bat gutxienez.
  • A capella errepertorioan sakontzea.
  • Musika-hizkuntzako ezagutza hobetzea.