Mirari Etxeberria Guerrero (Andoain, 1998) euskal orkestra-zuzendari eta biolin-jotzailea da. 20 urte besterik ez zuela, Iruñeko Gazte Orkestra sortu zuen, zeinaren zuzendari titular eta artistikoa baita. Zuzendari laguntzaile gisa, Juanjo Mena, Martin Sieghart eta Ryan Bancroft zuzendariekin egin du lan. Beste zenbaiten masterclassetan ere ibilia da: Jorma Panula, Nicolas Pasquet, Douglas Bostock, Harmen Cnossen, Antoni Ros-Marba, Judith Kubitz, Andres Salado, Miguel Romea eta Iker Sanchez. Amsterdameko Kontserbatorioan bukatu ditu ikasketak, Ed Spanjaard, Antony Hermus, Karel Deseure eta Bas Wiegers irakasleekin. Biolinean tituluduna da (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Cristian Ifrim irakaslearekin) eta Musika Ikerketako masterra du (Errioxako Unibertsitatea).