Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actuarte

Antzerki Taldea

Irakasleak

Oscar Orzaiz Resano.

Besteak beste Miguel Narros, José Sanchis Sinisterra edo Alexander Herold zuzendarien gidaritzapean egin du lan, edo antzezleentzako prestakuntza jaso du haien eskutik.

1997. urteaz geroztik, oratoriaren alorreko prestakuntza izan da haren jarduera profesionalaren ardatza, eta zentzu horretan, ahozko komunikazioari eta jendaurreko hizketari lotutako ikastaroak eman dizkie hainbat organismori, hezkuntzan, politikan eta enpresa-munduan. 2002. urtetik aurrera, irakaskuntzan espezializatu zen, eta hainbat ikastetxe, institutu eta unibertsitatetan eman ditu eskolak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestakuntza ematen du 2002. urteaz geroztik, kanpoko kolaboratzaile gisa. Oratoria eskolak eman ditu bere fakultateetan, udako ikastaroetan eta hiru minutuko tesietan, besteak beste. Era berean, NUPekin aritu da elkarlanean unibertsitateko eztabaida lehiaketetan –bertakoak eta Espainiakoak– eta Batxilergoko lehiaketetan.

NUPeko antzerki taldearen zuzendari eta koordinatzailea da 2006. urteaz geroztik.