Izena emandako ikasleen gaitasunei, kopuruari, adinei eta abarri egokitutako antzezlan bat prestatu eta eszenaratzea da lantegiaren jarduera nagusia. Antzezlan bat jendaurrean egitea xede duen antzerki talde egonkor bat sortu eta garatzeak ezin dio beti metodologia jakin bati jarraitu; izan ere, askotariko faktoreak daude, banakakoak nahiz taldekoak, aldez aurretik finkatutako jardueren egitura une jakin batean aldarazi dezaketenak. Egunez egun praktikoki eboluzionatzen duen eta aberasten den lantegi bat da. Hori hala izanik ere, interesgarria da aldez aurreko planteamendu bat izatea, ondoren zehaztuko duguna, baina jakitun izanik gertatzen ahal diren aldaera guztiak barneratu egin behar direla.
Horregatik, ikastaroaren lehenbiziko partean eskuratze jarduerak landuko ditugu, hala nola adierazpena, ahotsa, gorputza eta mugimendua, eta ikastaroaren bigarren partean, berriz, antzerki sorkuntza landuko dugu.
Hauek dira azken urteetan prestatu ditugun antzezlanetako batzuk:
2022/2023 ikasturtea:
2021-2022 ikasturtea:
“Arrabaladas” antzezlana
“Lo que sin decir digo” antzezlana
2020-2021 ikasturtea
“Tejas verdes” antzezlana
“Absurdándonos” antzezlana
2019-2020 ikasturtea
“Summer evening” antzezlana
2018-2019 ikasturtea
“Algún amor que no mate” antzezlana