Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Actuarte

Antzerki Taldea

Aurkezpena

Antzerkia egitea antzeztea baino askoz gehiago da: hobeki komunikatzen ikastea da, sozializatzen, taldean lan egiten, beldurra eta lotsa galtzen eta, jakina, interpretatzen, pertsonaia bat eraikitzen eta beste pertsona baten larruan sartzen ikastea.

Antzerki taldean zenbait teknikak landuko dira aktore baten funtsezko bi tresnak indartzeko, hots, gorputza eta ahotsa. Eskoletan, zenbait dinamika erabiliko dira lan egiteko: gorputz adierazpena, arnasketa teknikak, ahotsaren erabilera eta proiekzioa, interpretazioa, erritmoa, etab.

Helburu nagusia antzerkizaletasuna bultzatzea da, hots, antzerkia ikusteko eta antzerkia irakurtzeko gogoa, baina hori lortzearren antzerkia interpretatu behar dugu, jakina.

Hiru antzezlan prestatuko dira, izena emandako pertsona kopuruaren arabera. Lehenbiziko biek eszena independenteak izanen dituzte eta esperientzia eskuratzea izanen dute helburu; Unibertsitatean antzeztuko dira apiril bukaeran edo maiatz hasieran. Bata mikroantzerkiko eszena sorta bat izan daiteke, eta bestea antzezlan fisikoago eta bisualago bat.

Hirugarrena ikasle trebatuenek eginen dute, eta gure Unibertsitatea ordezkatuko dute zenbait hiritan eginen diren emanaldietan. 

Ikastaroaren helburuak:

  • Ikasleei tresnak ematea komunikazio pertsonala hobetzeko, ezinbestekoa baita unibertsitateko eta laneko bizitzarako.
  • Ikasleei antzerki-kultura ona eta sormen artistikoa garatzeko teknika egokiak eskaintzea.
  • Publikoa, irakurleak eta aktoreak trebatzea gai izan daitezen irakurriz, antzeztuz eta antzerkia ikusiz gozatzeko.
  • Unibertsitateko eta, hedaduraz, gure hiriko kultura-bizitza dinamizatzea.
  • Egindako lana NUPen kultura aktiboa erakusteko bide gisa irudikatzea.
  • Inguruneko bizitza kulturala bultzatzeko eta programatutako jardueretako parte-hartzea sustatzeko interesaren barnean, uste dugu garrantzitsua dela proposamen zehatz batzuk egitea.
  • Harremanak izatea beste hiri batzuetako beste tailer batzuekin, eta topaketak edo egindako lanen erakustaldiak sustatzea.
  • Unibertsitatetik kanpoko antzerki- edo kultura-proiektuetan parte hartzea, prestakuntza aberasten baitute.