Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak (NUP) ekainaren 11n (asteazkena) bukatu zuen 2024-2025 ikasturteko Diziplinarteko Mintegia, Cuidar desde los márgenes: radiografía del empleo del hogar en España (“Bazterretako zaintza-lanak: etxeko langileen Espainiako erradiografia”) ikerlanaren aurkezpenarekin. Irene Lapuerta Méndez eta Begoña Elizalde-San Miguel ikertzaileek egin zuten aurkezpena. Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin zen saioa, eta etxeko lanen Espainiako sektorearen lan baldintzen eta egiturazko erronken analisi eguneratua eman zuen.
Joan den ekainaren 24an, “Zientzia Parlamentuan: genero indarkeria” jardunaldia egin zen Nafarroako Parlamentuan. Politika publikoak egiteko zientziak duen zereginari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat izan zen, foru ganberaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan antolatua.
Joan den maiatzaren 20an bukatu zen Lizarraldeko Feminismoen Eskola. Ekimena Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak eta TEDER elkartearen Berdintasun Arloak antolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrarekin lankidetzan.