Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Antolamendu-egitura

Zuzendaritza eta kudeaketa

Patricia Amigot Leache Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedraren zuzendaria da. Kontratupeko irakasle doktorea da NUPen Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailean, non 2001. urteaz geroztik baitihardu irakasle lanean. Gizarte Laneko Graduan eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterrean ematen ditu eskolak. Masterrean, gainera, idazkaria eta kalitatearen arduraduna da.

Katedraren kudeaketa Batzorde Misto baten bidez egiten da; Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Nafarroako Gobernuko zenbait ordezkarik –Nafarroako Berdintasunerako Institutukoak (NABI) zehazki– osatzen dute batzorde hori.

NABIk Batzorde Mistorako izendatutako kideak:

  • Sara San Julián Caso, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) Berdintasunerako Gobernantzako zuzendariordea.
  • Miren Edurne Maceira Martínez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NABI) Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko burua.

NUPek Batzorde Mistorako izendatutako kideak:

  • Begoña Elizalde San Miguel, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakasle titularra eta sail horretako zuzendariordea.
  • Irene Lapuerta Méndez, Nafarrroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko Gizarte Lanaren eta Gizarte Zerbitzuen arloko kontratupeko irakasle doktorea eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren zuzendari akademikoa.

Batzorde Mistoa

Egitura hau du Batzorde Mistoak:

  • Batzordeburua: Sara San Julián Caso (NABI).
  • Idazkaria: Irene Lapuerta Méndez (NUP).