Hasiera > Liburutegia > Ikasteko laguntza > Informazioa ebaluatzea eta aukeratzea > Ebaluazioa eta aukeraketa
Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.
Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:
Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
Informazioa aurkezteko modua izan daiteke berori onartzeko edo uxatzeko lehen faktorea.
Informazioaren aurkezpena argia, ongi antolatua eta egituratua izan behar da, irakurleak, begi-kolpe batean, edukiaren eta ematen zaion informazioaren ezaugarrien ideia bat eduki ahal izan dezan. Egokiena aldizkari zientifikoko artikulu bat litzateke, egitura hau edukiko lukeena:
Informazio bat, era desordenatuan, zalantzazkoan eta gaiari lotu gabe aurkezten denean, eta abar, baztertu egin beharko litzateke.
Aurkezpenak bidea eman behar du informazioaren alderdi garrantzizkoak identifikatzeko: egiletza, informazio zer aldizkaritan edo zer erakundetan dagoen, edukiaren eguna, hau lehen mailakoa edo bigarren mailakoa den, eta abar.
Informazioaren aurkezpenaren eta antolamenduaren eta web-orrialde baten nabigatzeko interfazaren artean bereizi egin behar da. Estetika eta diseinua ez dira erabakigarriak informazioaren kalitatearen aldetik. Hala ere, zaindu gabeak, zirriborratuak, zikinak, ortografia akasdunak, edo erabiltzeko zailak diren dokumentuak susmagarriak dira daukaten informazioaren balioaren ikuspegitik.
Ordea, kontuan hartu behar da diseinua engainagarria ere izan daitekeela; hau da, ongi diseinatutako edo bilgarri eder baten azpian aurkezten den dokumentuak eduki eskas, faltsu edo alderdikoia eduki dezake.
Adibideak - Gaia: Elikagai transgenikoei buruzko lana
Ondorengo adibideetan hainbat informazio iturri daude, aurkezpenaren aldetik hainbat ezaugarri dauzkatenak. "Gure oharrak"; klikatuz gero, jarraibide batzuk ematen dira, aurkezpenaren ikuspegitik iturri baliagarria ote den jakiteko:
1. adibidea | ![]() |
![]() |
Formaz zuzena bada ere: El Pais bezalako egunkari batean izenpetutako artikulua, baina aurkezpenaren ikuspuntutik oso egokia ematen ez duena, ez delako argi adierazten zer informazio eman dezakeen, hau ez dago egituratua eta ez dauka bibliografiarik. Artikulu-erreportaje-saiakera bat da, prentsarako balio duena, baina balio ez duena lan akademiko baterako. Hobe baztertzea. |
2. adibidea | ![]() |
![]() |
Zientziakoa ez den zabalkundeko aldizkari batean argitaratutako artikulua da: Consumer Eroski. Hala ere, izenpetuta dago eta informazioa aski ongi egituratua dago, argia izateaz gain. Bibliografiarik ez duen arren, aurkezpenaren ikuspuntutik, informazio hau erabilgarria izan liteke. Dena den, zerbait hobe bilatu beharko litzateke. |
3. adibidea | ![]() |
![]() |
Aldizkari zientifiko batean argitaratutako artikulua, egile ezagunarena, ongi egituratua eta bibliografia zabal batekin. Hau guztiz egokia da lan akademiko batean erabiltzeko. |