Hasiera > Liburutegia > Bildumak eta baliabideak > Antzinako Funtsaren Bilduma
Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Atalak Unibertsitatearen ondare bibliografiko historikoa zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteko ardura dauka. Bilduma hau osatzen duten funtsak ikerketan baizik ezin dira erabili, eta kontsultak horretarako ezarri diren baldintzen pean egin behar dira. Zerbitzua erabiliko da Antzinako Funtsari eta Bilduma Bereziei buruzko zerbitzu arautegiarekin bat etorriz. |
|
Antzinako liburuaren katalogoaren funtsetan kontsultatu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegian gordetzen diren antzinako liburuetako batzuen testu osoak erakusten ditu Funts historiko digitala bildumak.
![]() XVI. mendea |
![]() XVII. mendea |
![]() XVIII. mendea |
![]() XIX. mendea |
30 Bitxi |
Liburutegiko sotoan dago. 14 irakur-postu ditu, mahai banarekin eta ordenagailurako konexio banarekin. Edonork erabiltzeko eskaner bat ere badago.
Sarbide libreko erreferentzietan berezitutako bilduma bat eskaintzen du (antzinako liburuen errepertorioak, bibliografiak, katalogoak, eta abar).
Bilduma honetako obra guztiak aretoan kontsultatu beharrekoak dira, eta ezin dira maileguan eman liburutegitik kanpo erabiltzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak. Unibertsitateko txartelarekin egiaztatu behar dute beren nortasuna. Horietaz gainera, beren ikerketak egiteko bilduma kontsultatu behar duten kanpoko ikertzaileak. Hauek NANarekin, pasaportearekin edo gidabaimenarekin egiaztatu behar dute beren nortasuna.
Dokumentuak erreproduzitzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.
Erabiltzaileak, erreprodukzioak eskatzeko inprimakian, adierazi beharko du nola erabiliko dituen, eta baimena eskatuko du erreprodukzioak argitaratu nahi baditu edo publikoki erabili nahi baditu. Liburuzain arduradunak izenpetuko du baimen hori, eta kopia bat erabiltzaileari emango dio.
Lanak erakusketetarako mailegatzeko edo erreprodukzio faksimilak argitaratzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.
Errektore edo errektoreorde eskumendunak baimendu beharko du, Liburutegiko Zuzendaritzak aldez aurretik aldeko txostena eginda, eta lanak bere instalazioetatik kanpo dagoen bitartean izan ditzakeen kalteak estaliko dituen aseguru bat kontratatuko da beti.
Liburutegiko Arautegiko eta Liburutegiko Zerbitzuen Arautegiko xedapenak aplikatuko dira, eta zigorgarriak izango dira jokabide arau-hausle hauek:
Aurrekariak, bai eta beste edozein kasu bereziki larri ere, errektoreari edo errektoreorde eskumendunari jakinaraziko zaizkio, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Posta helbidea
Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Bulegoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa, z/g
31006 Iruñea
Nafarroa
Posta elektronikoa
biblioteca.fondoantiguo@unavarra.es
Telefonoa
(0034) 948 16 8973
(0034) 948 16 8974