• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Araudia/ Liburutegiko zerbitzuen araudia

Liburutegiko zerbitzuen araudia


Behin Liburutegiaren Erregelamendua onartua izanik (NAO 2015/02/02), Liburutegiko Kontseiluak 2016ko otsailaren 15ean izandako saioan onetsitako Liburutegiaren zerbitzuak arautzen dituen araudia eguneratu eta egokitu du.

Partes de este texto:

Sarbidea eta erabilera

Erabiltzaileak

Hauek dira liburutegiko erabiltzaileak:

  1. Unibertsitatearen Estatutuekin bat etorriz, Liburutegiaren erabiltzaile dira NUPeko unibertsitate komunitatea osatzen duten kide guztiak, komunitatekoak diren bitartean.
  2. Unibertsitateak izenpetu dituen hitzarmenen arabera, erabiltzaile izaera eskuratu nahi duten pertsonak.
  3. Gobernu Kontseiluak izaera hau ematen dien pertsonak, merezimendu bereziak dituztelako edo Unibertsitateak hala aitortzen dielako.
  4. Liburutegiko zuzendaritzaren baimena jasotzen duten pertsonak, denbora baterako eta arrazoi justifikatua dagoenean, aldez aurretik eskumena duen errektoreordetzari informazioa eman eta gero.

Sarbidea

Akreditazioa eskatzen duten zerbitzuetarako, esaterako mailegurako, talde-lana egiteko aretoetako sarrerarako, baita errekonozimendu elektronikoa eta telematikoa duen ekipamendu teknologikora eta instalazioetara sarbidea izateko, beharrezkoa izango da unibertsitate txartela erabiltzea.

Azterketa garaian edo/eta Liburutegiko espazioa gehien betetzen den garaian, unibertsitate txartela indarrean daukan unibertsitate komunitateko kideentzat bakarrik sarrera murrizten ahal da. Urteko beste garai batzuetan, Liburutegira sartzea eta haren bildumak in situ erabiltzea libre izango da.

Liburutegiaren erabilera zuzena

Erabiltzaileek instalazioen, ekipamenduen eta bilduma bibliografikoen eta dokumentalen osotasuna eta egoera errespetatu behar dituzte.

Ez dago baimenduta erabiltzea sakelako telefonorik ez eta aretoetako isiltasuna eragozten duten bestelako gailurik, ezta jatea, edatea edo erretzea ere.

Ezin da tokirik gorde beste lagun batentzat, eta ezin da utzi ikasteko lekua, une labur baterako baizik ez bada. Liburutegiko langileek zilegi dute ikasteko leku bat betetzen ari diren inoren gauzak bertatik kentzea. Liburutegia ez du bere gain hartzen erabiltzaileen gauzen zainketa, erabiltzaileei baitagokie beren gauzak kontrolatzea eta zaintzea.

Liburutegia gaizki erabiltzea

Zenbait jokabide desegoki dela-eta, ekipamendu teknologiko eta informatikoa oker erabiltzen bada, eta gainera horren ondorioz Unibertsitateak gasturen bat egin behar badu, konponketa ordaindu beharko da, eta hala badagokio, zerbitzua ematea eten egingo da, konpontzen den arte gutxienez.

Bilduma bibliografiko edo dokumentaletako kalteak edo galerak dakartzaten jokabideak gertatzen badira, ondasuna berrezarri edo erosi beharko da, eta zerbitzua eten egingo da, kaltea edo galera konpontzen den arte, gutxienez.

Era berean, instalazioak (altzariak, instalazio elektrikoa, datu sareak edo beste edozein) kaltetzen, aldrebesten edo hondatzen dituzten jokabideek, Unibertsitateari gastua edo kaltea ekartzen badizkiote, ekarriko dute erabiltzaileak ondasuna konpontzea edo berrezartzea.

Inork zerbitzuren batera sartzeko inoren identitatea iruzurrez ordezten badu edo agiririk faltsutzen badu, hori egin duenari erabiltzaile izaera kenduko zaio, jokabidearen desegokitasuna norainokoa den, horren araberako denbora-tarte baterako, eduki litzakeen erantzukizun administratiboen kaltetan gabe.

Erabiltzaileek bete beharko dituzte Indarrean diren legeak jabetza intelektualari buruzko gaietan eta dauden baliabideen erabilerarako baimen gaietan.

Erabiltzaileek liburutegiko zerbitzuetara sartzea eta erabiltzea arautzen dituzten xedapenak bete behar dituzte.

Erabiltzaileek Liburutegiaren instalazioetan isiltasuna eta behar bezalako jarrera gorde beharko dituzte.

Erabiltzaile izaeraren etena dakarten jokabideak, Liburutegira behar ez bezala sartzeko edo erabiltzeko, ondoren deskribatzen diren zerbitzuetako bakoitzeko araudi espezifikoetan biltzen dira.

Nolanahi ere, Arautegian eta araudi honetan ezarritakoaren aurkako jokabideen erantzukizuna, halakoak egiten dituzten erabiltzaileen gain egongo da.

Liburutegiko langileak

  • Baimena daukate oinarrizko arauak edo Liburutegiko edozein zerbitzutako arau espezifikoa betetzen ari ez diren erabiltzaileei identifikazioa eskatzeko.
  • Liburutegiaren sarrera eta erabilera oinarrizko araudiak bete daitezela begiratuko dute.
  • Erabiltzaileei aginduko diete Liburutegia behar bezala erabil dezaten, eta jarrera desegokiak irauten badu, jakinaraziko diete erabiltzaile-izaera kentzen ahal zaiela, aldi baterako edo betiko, eta gainera instalazioetatik kanporatzen ahal dituztela berehala.
  • Erabiltzaileei esango diete aretoetan sakelako telefonorik ez erabiltzeko, edo jaten, edaten edo erretzen ari badira edo aretoetan isilik egoteko betebeharra urratzen badute, ez egiteko aginduko diete, eta bere jarrera desegokian jarraitzen badute, ohartaraziko diete erabiltzaile-izaera gal dezaketela, eta berehala kanporatzen ahal dituztela instalazioetatik.

Bermeak

Liburutegiaren zuzendaritzari dagokio, Liburutegiaren edo bere baliabide materialen aurrean desegokiak diren jokabideei dagokienez, Arautegiaren urraketa diren jokabideak galarazteko berme-neurriak betearaztea eskatzeko eskumena, Liburutegiaren Arautegiko 21. artikuluak ezartzen duen bezala.

Bereziki larriak diren kasuetan, errektoreordea izango da neurri egokiak hartuko dituena, erabiltzaileari entzun eta gero.

Subir

Mailegua

Mailegu zerbitzuak aukera ematen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiko obrak instalazioetatik kanpo edukitzeko, denbora epe zehatz batean, dokumentuen eta erabiltzaile motaren arabera.

Mailegu zerbitzua Arrosadiko eta Tuterako campusetako eta Osasun Zientzien Fakultateko liburutegietan eskaintzen da.

Zerbitzuaren helburua da Unibertsitatearen  ikasketa, ikerketa eta kudeaketa prozesuetan laguntzea, eta erabiltzaileen eskuetan beren beharrak asetzeko egokiak diren bildumak jartzea, ahalik eta gehien erabili ahal izateko eta, aldi berean, zaindu ahal izateko.

Norentzat

NUPeko Liburutegiko Mailegu Zerbitzuko erabiltzaileak dira unibertsitate komunitateko kide guztiak eta Unibertsitateak baimendutako pertsonak, dela izenpetutako hitzarmenengatik, aitortutako merezimenduengatik edo bestelako zio justifikatu batengatik.

Mailegua zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaile guztiek unibertsitate txartela, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute, betiere argazkiduna.

Mailegua norberarena eta besterenganaezina da.

Edozein pertsonak itzultzen ahal du mailegatutako obra bat, hiru eraikinetako edozeinetan, mailegua non egin den alde batera utzita.

Mailegu zerbitzuaren ondorioetarako, mailegua hatzen duten erabiltzaileak honela taldekatzen dira:

  • 1. taldea. Graduko ikasleak, iraungitzen ari diren 1. eta 2. zikloetako ikasleak, graduko nazioarteko programetako ikasleak (ERASMUS eta beste), instituzioen arteko graduetako ikasleak, Esperientziaren Gelako ikasleak, eta hala dagokionean, talde honi atxikitzen ahal zaizkion beste batzuk.
  • 2. taldea. A3U programako kideak (2014/11/25eko Gobernu Kontseiluaren erabakiaren arabera)
  • 3. taldea. Hauetan ikasleak direnak: Masterretan, aldez aurretik unibertsitateko titulazioa eskatzen duten titulu berekietan, karrera amaierako lanetan, graduondoko nazioarteko programetan instituzioen arteko graduondokoetan eta hala dagokionean, talde honi atxikitzen ahal zaizkion beste batzuetan.
  • 4. taldea. NUPeko administrazio eta zerbitzuetako langileak
  • 5. taldea. Irakasle erretirodunak eta emerituak, ohorezko irakasleak eta ohorezko laguntzaileak (Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 1349/2013 errektorearen ebazpenaren arabera).
  • 6. taldea. NUPen tesia prestatzen ari diren eta tutoretza akademikoaren pean dauden doktoregaiak, hitzarmenaren araberako irakasle bisitariak eta hala dagokionean, talde honi atxikitzen ahal zaizkion beste batzuk.
  • 7. taldea. Aldi baterako kontratatutako irakasle eta ikertzaileak, eta  hala dagokionean, talde honi atxikitzen ahal zaizkion beste batzuk.
  • 8. taldea. Lotura iraunkorra daukaten irakasle eta ikertzaileak.

Mailegu zerbitzuaren onura Unibertsitateak beste erakunde batzuekin dituen aldebiko hitzarmen baten ondorioz lortu duten kanpoko erabiltzaileek hitzarmen horietako bakoitzean zehazten den mailegu politika bete beharko dute.

Maileguan uzten diren bildumak

Maileguan uzten ahal dira, orokorrean, NUPeko liburutegiko bilduma guztien argitalpen guztiak, edozein euskarritan, Aldizkariak, Antzinako Funtsa eta Erreferentzia bezala katalogatuta daudenak izan ezik. Erabiltzaileak identifikatuko ditu liburutegiko katalogoan maileguan uzteko modukoak ez diren dokumentuak, Aretoan kontsultatzeko leloa agertuko baita, hau da, liburutegiko instalazioetan baizik ezin izango dira erabili.

Zenbait aleren mailegua ez da egingo edo murrizten ahalko da, zaintza egokiaren, eskuragarritasunaren edo ezaugarri bereizien irizpideen arabera.

Halaber, bilduma zehatz batzuen mailegua erabiltzaile-talde espezifikoei bideratzen ahal zaie, beren egitekoa dela-eta. Hori bilduma hauei aplikatzen zaie:

  • Graduko eta graduondoko bibliografiak, titulazioetako irakaskuntza programetan gomendatuak, eta titulazio horietako ikasleei zuzenduak, funtsean, eta katalogoan Mailegugarria B, gomendatua leloarekin ezagutuko direnak. Hauek erabiltzaileei mailegatzen ahalko zaizkie (2. eta 5. taldeei izan ezik) astebetez eta gehienez ere 3 titulu.
  • Ikerketa proiektuen kontura erositako funts bibliografikoak, lehentasunezko baldintzetan mailegatu ahalko zaizkienak ikerketa proiektuaren taldeko kideei, ikerketa proiektuak irauten duen bitartean, eta maileguan uzten ahal diren liburuen kopuru orokorrera erantsiko direnak.
  • Literatura, zinema eta musika bildumak erabiltzaile talde guztiei uzten ahal zaizkie maileguan, gehienez ere 10 titulu, eta bi astez.

Bilduma elektronikoen edukiak, seriekoak edo unitarioak izan, eskuragarri daude, testu osoan edo katalogoaren bidez edo liburutegiaren web-atariaren beste sarrera batzuen bidez.

Mailegurako modalitateak

Etxerako mailegua: bidea ematen die erabiltzaileei NUPeko Liburutegiaren funts dokumentala Liburutegitik kanpo erabiltzeko.

Astebeteko mailegua: honek mailegu luzean dagoen eta beste kopiarik ez duen  liburutegiko argitalpen bat behar duten erabiltzaileei aukera ematen die argitalpena astebetez kontsultatu ahal izateko.

Campusen arteko mailegua: honek aukera ematen du erabiltzaile baimenduek beren liburutegian jasotzeko beste campus bateko liburutegiko dokumentu bat (dokumentuak bilduma mailegugarri batekoa izan behar du, bibliografia oinarrizkoak eta gomendatuak alde batera utzita).

Mailegu politikak

Mailegu epe hauek eta ale-kopuru hauek ezartzen dira  erabiltzaileen motaren eta bilduma motaren arabera. (Ikus Eranskina)

1. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 10 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 10 Aste 1 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
2. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 10 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 10 Aste 1 2 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
3. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 15 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 15 2 aste 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
4. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 15 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 15 2 aste 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
5. taldeko erabltzeak: gehienez ere 15 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 15 2 aste 2 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
6. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 50 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 50 6 aste 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
7. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 50 obra batera maileguan
Bildumak Zk Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 50 3 hilabete 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai
8. taldeko erabiltzaileak: gehienez ere 200 obra batera maileguan
Bildumak Zk. Irau. Luza. Erreserba
Ikerketa eta biltegia bil. 200 Urte 1 2 ez
Gomendatutako Bibli. 3 Aste 1 0 ez
Literatura / Zinema / Musika 10 2 aste 2 bai

Oporraldietan (Eguberriak, Aste Santua) eta Liburutegia ixten denean, iraupen bereziko maileguak izan daitezke, zeinetan oporraldiak ez baitira zenbatuko maileguen iraupenaren iraungipenari dagokionez. Liburutegiaren erabakia da zehaztea zenbat denbora jotzen duen egoki, eta erabiltzaileei aldez aurretik aski aurrerapenarekin jakinarazi behar die.

Mailegu unitate bat da bere barra-kodearekin identifikatutako  liburuki bakoitza.

Maileguaren iraupena egun naturaletan eman da (aste 1 = 7 egun natural).

Luzapenak eta erreserbak

Identifikatu diren erabiltzaileek aukera dute katalogoko Nire Liburutegia zerbitzuan kontsultatzeko beren maileguak eta iraungitze datak, luzapenak egiteko, erreserbak egiteko, zehapenak,  e.a.

Mailegu politikak definitzen du luzatzeko eta erreserbatzeko aukera (ikus laburpena Eranskinean). Erabiltzaileak katalogoaren web-orrialdean egin dezake, edo mailegurako harrera-mahaian eskatuta.

Mugak eta erreklamazioak

Liburuen mailegua isilpeko datua da eta ezin da publikoki jakinarazi. Isilpeko izateak zerikusia du bai erabiltzaileen datuekin, baita maileguan dauzkaten edo eduki dituzten dokumentuekin ere.

Edozein mailegu modalitatetako epeak baliozkoak dira, erabiltzaile gisa deskribatu diren Unibertsitateko erabiltzaile-talde batekoa izan bitartean.

Liburutegiak hainbestean behin eskatuko ditu eguna gainditu duten mailegu guztiak, bildumen eskuragarritasuna eta zirkulazioa errazteko.

Erabiltzaile batek ezin izango ditu maileguan 2 obra berdin aldi berean.

Denbora jakin baterako, gorabehera profesionalak tarteko, bibliografia era intentsiboan erabili behar duten 4. taldeko erabiltzaileek (administrazio eta zerbitzuetako langileek), dagokien erantzulearen baimena aurkeztu beharko dute.

Erabiltzaile batek mailegu luzean dagoen Liburutegiko argitalpen bat behar duenean, eta Liburutegiak ez duenean kopiarik Ikasleen bilduman, Ikerketa Bildumetako harrera-mahaietan eskatzen ahal du (HUM, CS eta CT), Osasun Zientzietan eta Tuteran, gehienez ere astebeteko iraupeneko kontsulta baterako.

"Mailegu luzea" daukaten erabiltzaileek (7. eta 8. taldekoek), Liburutegira itzuli beharra dute 48 ordu igaro baino lehen eta astebeteko eperako, Liburutegiak obra bat itzultzeko eskatzen dienean, beste erabiltzaile bati maileguan uzteko, eta denek erabiltzen ahalko dutela argitalpen hori bermatzeko.

Mailegurako araudia ez betetzea

Edozein material maileguan daukan erabiltzaileak materiak horren osotasunaz eta egoki zaintzeaz arduratu behar du, eta materialean edozein kalte atzematen denean, Liburutegiko langileei jakinaraziko die.

Mailegu Zerbitzuko erabiltzaile guztiek haren araudia bete behar dute, eta materialak ezarritako epeetan itzuli behar dituzte, maileguan utzi zizkietenean nola zeuden, bada, baldintza fisiko berdinean. Hala gertatzen ez denean, hauxe egingo da:

  • Berandu itzultzea. 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. taldeak

Ale bakoitzaren itzulketarako atzerapen egun bakoitzak automatikoki dakar mailegu zerbitzua etetea bi egun naturaleko epean, eta egun horiek gehitu egiten dira atzerapen egun kopuruaren arabera.

  • Berandu itzultzea. 7. eta 8. taldeak

Liburutegiak egiten dituen eskaerei ez erantzuteak (mailegu-epea gainditua izatea, astebeteko mailegurako obrak eskatzea...) mailegu-eskubidea etetea ekarriko du, eskatutako obrak itzultzen diren arte.

  • Galera, hondamendia, erabilera okerra eta faltak bilduma bibliografikoetan eta dokumentaletan

Obra bat galtzen edo hondatzen bada, erabiltzaileak beste dokumentu berdin bat, edo antzeko ezaugarriak dituena, berrezarri beharko du. Baldintza hau betetzen ez den bitartean, mailegu zerbitzutik kanpo geratuko da.

Bilduma bibliografiko eta dokumentaletan kaltea nahita egiten bada, edo gaizki erabiltzen badira edo galerarik bada, alea berrezarri behar izateaz eta mailegu zerbitzutik kanporatzeaz gain, Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, eta hauek egoki jotzen dituzten administrazio eta lege neurriak gaineratzen ahalo dituzte.

Subir

Liburutegien arteko mailegua

NUPeko Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian edo Iruñeko beste liburutegi publiko batzuetako bildumetan ez dauden dokumentuak aurkitu eta lortzeko modua ematen du (jatorrizkoak edo erreprodukzioak, kasuan kasu). Halaber, NUPeko bildumetan dauden dokumentuak ematea ahalbidetzen du hala eskatzen duten beste liburutegi eta dokumentazio zentro batzuei.

Liburutegiarteko maileguan lortutako dokumentuak kulturaren edo zientziaren arloko ikerketa pertsonal bat egiteko direnean ematen dira soil-soilik. Azken erabiltzailea da dokumentu horien erabileraren erantzulea Jabetza Intelektualari buruzko Legearekin bat etorriz (Jabetza Intelektualari buruzko legearen testu bateginaren 1/1996 ED).

Zerbitzu honek kostu gehigarri bat dauka NUPentzat, berori emateko ordaindu egin behar izaten zaielako dokumentua mailegatzen duten erakundeei horniketa honengatik. NUPeko Liburutegiko Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuak gordetzen ditu CRUE-REBIUNek (Espainiako Unibertsitate Liburutegien Sarea) hartutako erabakiak eta IFLAren (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) liburutegiarteko mailegu prozeduraren printzipio eta jarraibideak.

Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuak egile eskubidearen eta jabetza intelektualaren alorrean indarrean dauden legeak bete eta betearaztera derrigortuta dago, baita hornitzen duten liburutegien erabilerarako arauak ere, eta horrela jakinarazi behar die azken erabiltzaileei.

Norentzat

1.NUPeko kideak. Jardunean dauden Irakasle-ikertzaileentzat eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta gradu edo graduondo titulazioetan matrikulatutako ikasleentzat.

2.Liburutegiak eta dokumentazio zentroak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko bildumetan dauden dokumentuak maileguan hartzea eskatzen duten nazioko eta atzerriko liburutegi eta dokumentazio-zentro guztiek, ikerketa helbururekin soil-soilik.

3.Kanpoko erabiltzaileak. NUPekoak ez diren organismoak, enpresak edo norbanakoak, 1. atalean biltzen denaren arabera, baina ikerketa helburuetarako NUPeko liburutegietako bildumetan ez dauden dokumentuak behar dituztenak.

Dokumentuak

Honako hauek eska daitezke:

Liburuak maileguan, aldizkarietako artikuluak (paperezkoak edo elektronikoak), doktoretza tesiak maileguan, liburu-zatiak eta ikus-entzunezko materiala.

Honako hauek ezin eska daitezke:

Erreferentzia obrak, aldizkarietako ale osoak, liburu elektronikoak eta arau teknikoak. Duela oso denbora laburra argitaratutako obrak edo/eta argitaletxeetako katalogoetan eskuragarri daudenak.

Antzinako liburuak, mailegua egiten duen liburutegiaren mende daudenak.

Zerbitzura sartzea eta erabiltzea

Zerbitzu honetara sartu ahal izateko beharrezkoa da alta ematea Liburutegi arteko Mailegu Zerbitzuan. Gero, dokumentuak Unibertsitateak dituen hiru liburutegietako edozeinetan eskatzen ahal dira, edo baliabide elektronikoen bidez (web-orrialdea eta posta e).

Liburutegiaren Arautegiko 16, 18. eta 21. art. betez, erabiltzaileek konpromiso hauek hartu behar dituzte:

  • Eskatzen dituzten dokumentuak bakarrik irakaskuntzan, ikerketan edo erabilera pribaturako erabiltzea.
  • Egile eskubideen eta jabetza intelektualaren gaian indarrean dauden legeak betetzea.
  • Zerbitzuak ematen dituen dokumentuak erabiltzeko baldintzak zaintzea eta betetzea (itzulketa epeak, kontsultatzeko arauak, erreproduzitzeko murrizketak, halakorik bada, eta mailegua egiten duten liburutegiek ezartzen dituzten gainerako guztiak).
  • NUPeko kide ez den hirugarrenen aldeko artekari ez aritzea.

Erabiltzeko araudia ez betetzea

  • Lehen aipatutako konpromiso horiek ez betetzeak, edo jokabide arau-hauslea edukitzeak, zerbitzuaren erabiltzaile-izaera bertan behera gelditzea, betirako edo behin-behinean, ekartzen ahal dute, baita ondoren aipatzen diren zehapenak ezartzea ere, hala dagokionean:
  • Mailegatutako dokumentua galtzeak edo hondatzeak, beti ekarriko dute dokumentua berrezartzea edo erostea, erabiltzailearen kontura. Erostea ezinezkoa bada, dokumentuen balioa kuantifikatu eta dagokion zenbatekoa erreklamatuko da. Arau-hausleak zerbitzuaren erabiltzaile izaera galduko du, agiria berriz itzuli edo dagokion konpentsazio ekonomikoa ematen ez duen artean.
  • Eskatutako dokumentuak ez jasotzeak, edo maileguan utzitako dokumentuak berandu itzultzeak, zerbitzuaren erabiltzailearen izaera bertan behera gelditzea ekartzen ahal dute, gutxienez hiru hilabeteko epetik urtebeteko epera arte.
  • NUPeko liburutegietako bildumetan dauden dokumentuak behin eta berriz eskatzeak zerbitzuaren erabiltzaile izaera bertan behera gelditzea ekartzen ahal du, hilabete batetik hiru hilabetetara.
  • Unibertsitateko kidea den erabiltzaile batek zerbitzua gehiegikeriaz erabiltzen badu, zerbitzuaren doaneko izaera galduko du

Eskaeren kostua eta prezio publikoak

Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuak CRUE-Rebiun eta beste liburutegi organismo batzuetako akordioetako tarifak dauzka.

NUPeko kideei zerbitzua doan emango zaie (ikus Norentzat. 1.), Liburutegiak horretarako daukan aurrekontuko sailean dirurik badago.

Aplikatu beharreko tarifak, NUPeko kideentzakoak izan ezik (ikus Norentzat. 1.), Unibertsitateak urtero onesten dituenak izango dira, Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuaren web-orrian agertzen direnak.

Subir

Taldean ikasteko aretoak

Zerbitzu honen helburua da NUPeko ikasleek lanak taldean egitea errazten duten espazioak edukitzea da.

Aretoek ekipamendu informatikoa daukate.

Norentzat

NUPen ikaste ari diren ikasle guztientzat. Zerbitzua erabiltzeko, unibertsitateko txartelaren bidez identifikatuko dira.

Zerbitzua eskatzea

Zerbitzua berehala erabiltzen ahal da, Arrosadiko, Tuterako eta Osasun Zientzietako  campusetan taldean ikasteko aretoak dituzten bulegoetako jendaurreko harrera-mahaietan eskatuta, edo bestela aldez aurretik erreserbatuz gero, zazpi eguneko aurrerapenarekin.

Erreserba automatikoki baliogabetuko da, baldin eta erreserbatutako ordutegia hasi denetik 15 minutu igaro eta gero aretoa erabiltzen ez bada.

Erabiltzeko denbora

Gehienez ere 2 ordurako esleituko edota erreserbatuko dira aretoak. Erreserbak berritu ahalko dira, haietako bat libre baldin badago

Zerbitzuaren erabilera

Zerbitzua erabiltzeko, ikasle guztiak unibertsitateko txartelaren bidez identifikatuko dira.

Aretoak ez dira bakarka erabiltzeko, eta gutxienez bi pertsona elkartu behar dira erabili ahal izateko, eta gehienezko kopurua areto bakoitzak dauzkan tokien araberakoa izango da.

Erabiltzaileei aretoko giltza emango zaie, zeina itzuli beharko baitute aretotik alde egitean eta, betiere, esleitutako ordutegia bukatzen denean.

Honi dagokionez, erabiltzaile guztiei Liburutegiaren Arautegiko IV. kapitulua, Liburutegi zerbitzuaren erabilerarako araubidea eta bermeen araubideari buruzkoa, aplikatuko zaie.

Aretoa gaizki erabiltzeagatiko erantzukizuna taldeko kide guztiena da.

Talde bakoitzak aretoa egoerarik onenean utzi behar du hurrengo erabilerarako. Aretoan sartzean talde berri batek ikusten badu aretoa ez dagoela egoera onean, harrera-mahaian jakinarazi behar du, aretoa bete den azken taldea izango baita gaizki erabili izanaren erantzukizuna izango duena.

Erabiltzeko araudia ez betetzea

Aplikagarriak izango dira Liburutegiaren Arautegiak eta Liburutegian sartu eta erabiltzeko oinarrizko arauek ezartzen dutena, eta, berariaz, taldean lan egiteko aretoen erabilera okerrak ekarriko du taldeko kide guztiek zerbitzua ezin erabiltzea, aldi baterako edo betiko, eta, hala badagokio, kaltetuta gertatu diren ondasunen berrezarpena.

Subir

Ikerketa Kabineteak

Ikerketako lan jarraitu bat egiteko eta Liburutegiko bibliografia asko erabiltzeko toki berezi  eta indibidual bat behar duten NUPeko ikertzaileei zuzendua dagoen zerbitzu bat da.

Zerbitzu hau Arrosadiko Campuseko Liburutegiko instalazioetan ematen da.

Norentzat

Zerbitzu hau irakasle bisitariei eta NUPekin kontratu-harremanik ez duten eta tutoretza akademikoan matrikulatu diren doktoregaiei zuzentzen zaie. Bigarren mailan, eta erabilgarritasunaren arabera, irakasle eta ikertzaileen beste kide batzuen eskaerak aintzat hartuko dira, baldin eta, aldi baterako, Liburutegitik kanpo tokirik ez badute, edo Liburutegiko bildumetako bibliografia ugari erabili behar badute.

Zerbitzua eskatzea, eta erabiltzeko epea

Urtearen edozein unetan eskatzeko aukera dago, Arrosadiko campusean kabinetea duten bulegoetako edozein harrera-mahaitan, edo Liburutegiaren web-orrialdean, eskabide bat betez.

Kabineteak gehienez ere urtebeterako esleitzen dira, eta epe hori luzagarria da esleipena justifikatzeko baldintzek dirauten artean. Esleipenaren luzapena urtero egingo da.

Kabineteen eskaria eskaintza baino handiagoa bada, kabineteak esleitzeko deialdi bat egingo du liburutegiak.

Bildumen erabilera

Kabinetean dauden lan guztiek maileguz emandakoak izan behar dute. Mailegatu ezin diren lanak, aldizkariak eta erreferentzia lanak, bai eta maileguan eskatzen ez direnak ere, egun berean kontsultatu eta itzuli behar dira apalategira.

Zerbitzuaren erabilera

Erabiltzaileak zerbitzua erabiltzen duen aldiro, giltzak eskatu eta itzuli behar ditu bulegoko mahaian.

Giltzak ez dira atera behar liburutegitik. Kabinetearen erabilera pertsonala eta besterenezina da. Ez dago baimenduta bilerak egitea.

Honi dagokionez, erabiltzaile guztiei Liburutegiaren Arautegiko IV. kapitulua, Liburutegi zerbitzuaren erabilerarako araubidea eta bermeen araubideari buruzkoa, aplikatuko zaie.

Kabinetea erabiltzeko denbora tartea igarotzen denean, erabiltzaileak kabinetetik atera behar ditu bere objektu pertsonal guztiak.

Liburutegiak ez dauka kabineteetan utzitako objektuen gaineko erantzukizunik, ezta kabinetea erabiltzeko denbora bukatzen denean erabiltzaileek jaso ez dituztenen gainekoa ere.

Liburutegiko langileek baimena dute kabineteetara sartu eta kabineteen erabileraren ohiko kontrolak egiteko.

Erabiltzeko araudia ez betetzea

Aplikagarriak izango dira Liburutegiaren Arautegian eta Liburutegian sartu eta erabiltzeko oinarrizko arauetan ezartzen diren xedapenak, eta berariaz, kabinetea ez dela erabiliko elkarren segidako hiru hilabeteetan ez bada gaztigu arrazoiturik ematen, edo erabilera okerra gertatzen bada, Liburutegiak zerbitzua bertan behera uzten ahalko du hurrengo eskaera izan arte, edo erabilgarri egon arte, hala dagokionean.

Subir

Antzinako Funtsaren eta Bilduma bereziak

Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien arloak NUPen ondare bibliografiko historikoa zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteko eginbeharra dauka.

Bilduma hau osatzen duten funtsak ikerketan erabiltzeko dira, bakarrik.

Zerbitzu honen araudia Liburutegiaren Arautegiaren garapen bat da, eta idatzita dago Espainiako ondare bibliografikoari buruz eta Nafarroako ondare kulturalari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, bertan ondarea zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteari buruz esaten dena betez, eta etorkizunean indarreko araudia aldatu eta gaurkotuko duenaren arabera. (1)

Bildumak osatzen dituzten funtsak

  • Eskuizkribuak
  • 1939 baino lehenagoko inprimatuak
  • Estanpak, marrazkiak, argazkiak eta mapak
  • Aldizkariak XVIII. mendetik 1939ra arte
  • Prentsa
  • Balio dokumental, kultural eta zientifiko berezia daukaten lagapen eta dohantzetatik datozen funtsak
  • Zainketa edo babes berezia behar duen edozein argitalpen, NUPeko Liburutegiak balioespen txostena egin eta gero.

Norentzat

NUPeko irakasle eta ikertzaileak.

Kanpoko ikertzaileak, bilduma kontsultatu behar dutenak ikerketa helburuekin.

Bildumak kontsultatzea eta erabiltzea

  • NUPeko kideek unibertsitateko txartelaren bidez identifikatuko dira.
  • Kanpoko ikertzaileek NAN, pasaporte edo argazkidun gidabaimenaren bidez identifikatuko dira, eta horretaz gain kontsulta zertarako den azaltzen duen idazki bat egingo dute.
  • Bilduma hauetako obra guztiak aretoan kontsultatu beharrekoak dira, eta ezin dira maileguan eman liburutegitik kanpo erabiltzeko.
  • Dokumentuak euskarri digitalean kontsultatuko dira, Liburutegiak kopia bat badauka euskarri honetan.
  • Zaintza-arrazoiak direla-eta, gerta liteke obra baten erabilera murriztea.
  • Erabiltzaileek onartu beharko dituzte, izenpetutako agiriaren bidez, antzinako funtsa eta material berezien bildumak kontsultatzeko berariazko baldintzak.

Erreprodukzioa

Dokumentuak erreproduzitzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.

Liburutegiak bere funts historikoaren erreprodukzioak emango ditu, baldintza hauetan:

  • Erreprodukzioak baimenduko dira alea aztertu eta bere zainketa-egoera zein den ikusi eta gero.
  • Erreprodukzio-eskaerak Liburutegiaren baliabide teknikoen erabilgarritasunaren mende egongo dira. Zerbitzuak dauzkan gailuak baizik ezingo dira erabili erreprodukzioak egiteko.
  • Kasu guztietan esan beharko da erreprodukzioa zertarako den.
  • Liburutegiak ematen dituen kopiak ezin dira argitaratu eta ezin dira publikoki erabili bere berariazko baimenik gabe.
  • Erreprodukzioak argitaratzeak edo publikoki erabiltzeak jatorria aipatzeko beharra dakarte, baita liburutegiari argitalpenaren bi ale ematekoa ere.
  • Dokumentua euskarri digitalean badago, kopia euskarri horretatik lortuko da.
  • Dokumentuen erreprodukzioaren kostuaren balioespena obraren nolakoaren araberakoa eta eskatutako formatuaren araberakoa izango da, eta edonola ere eskatzaileak ordaindu beharko du erreprodukzioa egin baino lehen.

Maileguak erakusketetarako, erreprodukzioen eta faksimilen edizioetarako, eta besterik

Obrak mailegatzea erakusketetarako, erreprodukzioen eta faksimilen edizioetarako muga, dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.

Errektoreak edo eskumena duen errektoreordeak baimendu beharko du, aldez aurretik Liburutegiko zuzendaritzaren aldeko txostena dagoela, eta betiere aseguru bat kontratatuz gero, obrak instalazioetatik kanpo dagoen bitartean pairatzen ahal dituen kalteak estaltzeko.

Arautegia ez betetzea

Liburutegiaren Arautegiko IV. kapitulua da aplikagarria, baita bertan dauden gainerako tituluak ere, eta zehapena mereziko dute jokabide arau-hausle hauek:

Liburutegiak ematen dituen erreprodukzioen argitaratzea, Liburutegiak horretarako baimena eman ez duenean, Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, jabetzaren eskubideak gaizki erabili ote diren ikusteko, eta hala dagokionean, litezkeen erantzukizun administratiboen arabera jokatuko da.
Kontsultatutako obrak hondatzeak edo kaltetzeak eskatuko du, beti, erabiltzaileak berrezartzea edo erostea, eta hori ezinezkoa denean, leheneratze-lanak ordaindu beharko ditu edo Unibertsitateari kalteordaina ordaindu beharko dio ukitutako dokumentuen balioarengatik. Arau-hausleak zerbitzuaren erabiltzaile izaera galduko du, agiria berriz itzuli edo dagokion konpentsazio ekonomikoa ematen ez duen artean. Balio bereziko obrak direnez, ondare bibliografiko historikotzat joak, Unibertsitateak aintzat hartuko du lege-ekintzarik egitea merezi ote duen.

Aurreko kasuak, baita bereziki larriak izan daitezkeen gainerako guztiak ere, errektoreari edo eskumena duen errektoreordeari jakinaraziko zaizkio, dagokien ondorioetarako.


(1)

 

Subir

Bibliografiaren erosketa

Bibliografia Erosketen Atala liburu eta argitalpenak, euskarri-mota guztietan, erosteaz arduratzen den atala da, zer aurrekontuko kontusailari edo zer gastu-unitateri aplikatuko zaion kontuan hartu gabe (Liburutegia, sailak, ikerketa talde eta proiektuak, eta bibliografian inbertitzeko zuzkidura daukan beste edozein), ikasketari, ikerketari, irakaskuntzari eta kudeaketari laguntzeko asmoarekin.

Argitalpenak hauek izan daitezke: liburu inprimatuak eta elektronikoak, disko konpaktuak, material grafiko eta ikus-entzunezkoa, DVDak, eta bibliografia erosketaren barruan sartzen den beste edozein.

NUPeko Liburutegian edozein aurrekontu-sailen bidez sartzen diren lan guztiak Unibertsitatearen ondare bibliografikoa osatzera pasatzen dira, ondorio guztietarako.

Eskatzaileak:

Irakaskuntzarako eta ikerketarako bibliografia: edozein irakasle-ikertzailek eskatzen ahal du, gastuaz arduratzen den pertsona baimenduak izenpetu badu.

Graduko eta graduondoko ikasleentzako bibliografia gomendatua: edozein irakasle-ikertzailek eskatzen ahal dio zuzenean Bibliografia Erosketen Zerbitzuari.

Unibertsitateko kide guztiek (izan jardunean dagoen I-I, AZL edo matrikulatutako ikaslea) ikasketari, ikerketari, irakaskuntzari eta kudeaketari laguntzeko beharrezkotzat jotzen dituzten material bibliografikoen erosketa iradokitzen ahal dute (gida-liburuak eta obra orokorrak, batez ere), liburutegiaren aurrekontuaren kontura. Liburutegiak beretzat hartzen du eskubidea eskaera bideratzeko edo ez, aurrekontuaren egoeraren eta bildumak osatzeko eta kudeatzeko politikaren arabera.

Material bibliografikoak

Eskatzen ahal den materiala:

  • Argitalpenak, edozein euskarritan: liburuak, liburu elektronikoak, ikus-entzunezko materialak, CDak, CD-ROMak, DVDak eta beste hainbat argitalpen unitario.
  • Aldizkako argitalpenen urte atzeratuak

Eskatzen ahal EZ den materiala:

  • Edozein euskarritan dagon argitalpena, baldin eta bera erosteak berez Liburutegia, edo Liburutegia hornitzailearekin, konprometitzen badu lan hori etorkizunean gaurkotzera aldizkako ordainsari sistematiko bidez.
  • Programa informatikoak.
  • Unibertsitateko erabiltzaile guztien esku jartzen ahalko dela bermatu ezin den edozein irakaskuntza-material edo laborategiko material edo material didaktiko, ikasgelan edo praktiketan  erabiltzekoa

Epeak

Eskaerak urte osoan zehar jasoko dira.

Liburutegiak bakarrik bermatuko du graduko eta graduondoko ikasleei gomendatutako bibliografia eskuragarri egongo dela, baldin eta eskaerak uda baino lehen jasotzen baditu, lehen seihilekoko irakasgaiak direnean, eta eguberrietako oporrak baino lehen bigarren seihilekoko irakasgaiak direnean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuen itxiera eta kitapena arautzen dituzten arauek zehaztuko dute urtero bilbliografia erosteko eskaerak jasotzeko epearen muga.

Zerbitzuaren erabilera

Eskatzaileek Liburutegiaren katalogoa kontsultatuko dute eskaerak egin baino lehen, hauen kudeaketa arinagoa izan dadin. Liburutegiak salbuespenez baino ez du erosiko liburu bikoizturik.

Liburutegia arduratuko da hornitzaileak, materiaren eta eskatutako argitalpena motaren arabera, hornitzaile egokiak aukeratzeaz.

Subir


UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako Campusa
Avenida Tarazona s/n
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Osasun Zientzietako Campusa
Avenida Barañain s/n
31008 Iruña
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua