Hasiera/ Liburutegia/ Zerbitzuak/ Mailegua
Mailegu zerbitzuak aukera ematen du liburutegiko edukiak instalazioetatik kanpo edukitzeko, denbora epe zehatz batean, bildumaren eta erabiltzaile motaren arabera. Mailegua norberak erabiltzeko eta besterenganaezina da, eta zehaztapenak bere araudian biltzen dira.
Norentzat: | Unibertsitate komunitateko kideak eta baimena duten taldeak |
Orduak: | Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21.30era etengabe |
Erreserbak eta Berritzeak: |
|
Identifikazioa: | Unibertsitateko txartela |
Bilduma bibliografiko guztiak edozein euskarritan, Erreferentziakoak, Antzinako Funtsekoak eta Aldizkariak izan ezik.
Mailegatzen ez diren bildumak liburutegian kontsulta daitezke eta Salan kontsultatzeko alea izenarekin aurkitzen dira katalogoan. Bilduma elektronikoak, testu osoarekin, katalogoaren bidez eskuratu daitezke.
Unibertsitateko komunitateko kideek aukera dute berea ez den campus batean dauden lanak maileguan eskatzeko. Eskaerak posta elektronikoaren bidez egingo dira bulego hauetan: Gizarte Zientziak, Giza Zientziak, Zientzia eta Teknologia, Osasun Zientzien campusa eta Tuterako campusa; telefonoz edo bulego horietako mahaietan.
Liburutegiaren katalogoan Hor adierazten da kokapena, mailegatzeko baldintzak eta eskuragarri dagoen ala ez.
Katalogoko Bibliografia gomendatuak izenarekin graduko eta graduondoko irakasgai guztietarako gomendatzen diren lanak aurkitu eta kontsultatu daitezke.
Sarbide irekiko bildumak apalategietan ere aurki daitezke zuzenean.
Arrosadiko campuseko, Tuterako eta Osasun Zientzietako liburutegietako mailegurako harrera-mahaietara joan, eta unibertsitateko txartelaren bidez identifikatu.
Identifikatu diren erabiltzaileek aukera dute katalogoko Nire liburutegia zerbitzuan kontsultatzeko beren maileguak eta iraungitze datak, luzapenak egiteko, erreserbak egiteko, e.a.
Lan guztiak maileguan utziko dira, ez bada bibliografia gomendatuak direla, iraupen luzeko maileguan beste pertsona bati utzitakoak eta kopia erabilgarri gehiago ez dituztenak. Katalogoan bereizten dira "Mailegatua. Eskatu harrera-mahaian" mezuaren bidez, eskuragarritasunaren atalean.
Eskaerak posta elektronikoaren bidez egingo dira bulego hauetan: Giza Zientziak,Gizarte Zientziak, Zientzia eta Teknologia, Osasun Zientzien campusa eta Tuterako campusa; telefonoz edo bulego horietako mahaietan.
Astebeteko mailegua ezin da luzatu, maileguan daukanak erabiltzen jarraitu nahi badu.
Mailegu koadroan azaltzen dira epea luzatu dakiekeen bildumak. Kasu horietan, identifikatu den erabiltzaileak aukera dauka epea luzatzeko katalogoko Nire liburutegia atalaren bidez.
Mailegu koadroan azaltzen dira erreserba egin dakiekeen bildumak. Identifikatu den erabiltzaileek Nire liburutegia atalaren bidez egingo dute.
Edozein material maileguan daukan erabiltzaileak materiak horren osotasunaz eta egoki zaintzeaz arduratu behar du, eta materialean edozein kalte atzematen denean, Liburutegiko langileei jakinaraziko die.
Mailegu Zerbitzuko erabiltzaile guztiek haren araudia bete behar dute, eta materialak ezarritako epeetan itzuli behar dituzte, maileguan utzi zizkietenean nola zeuden, bada, baldintza fisiko berdinean. Hala gertatzen ez denean, hauxe egingo da:
Ale bakoitzaren itzulketarako atzerapen egun bakoitzak automatikoki dakar mailegu zerbitzua etetea bi egun naturaleko epean, eta egun horiek gehitu egiten dira atzerapen egun kopuruaren arabera.
Liburutegiak egiten dituen eskaerei ez erantzuteak (mailegu-epea gainditua izatea, astebeteko mailegurako obrak eskatzea...) mailegu-eskubidea etetea ekarriko du, eskatutako obrak itzultzen diren arte.
Obra bat galtzen edo hondatzen bada, erabiltzaileak beste dokumentu berdin bat, edo antzeko ezaugarriak dituena, berrezarri beharko du. Baldintza hau betetzen ez den bitartean, mailegu zerbitzutik kanpo geratuko da.
Bilduma bibliografiko eta dokumentaletan kaltea nahita egiten bada, edo gaizki erabiltzen badira edo galerarik bada, alea berrezarri behar izateaz eta mailegu zerbitzutik kanporatzeaz gain, Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, eta hauek egoki jotzen dituzten administrazio eta lege neurriak gaineratzen ahalo dituzte.
UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Avenida Tarazona s/n
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Avenida Barañain s/n
31008 Iruña
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua