Sirius liburutegiaren tresna berria da eta bere bitartez aldi berean liburutegiaren bilduma inprimatu eta elektronikoetan, harpidetutako datu baseetan eta ikerkuntzarako baliagarriak diren sarrera irekiko biltegietan bilatzeko aukera izanen da.
Sirius liburu, aldizkari, artikulu, biltzarretako akta, txosten, tesien eta abarren bilaketarako, berreskurapenerako eta testu osoa online edo paperean eskuratzeko erabiliko da.