Hasiera > aplikazioen erabilera-baldintzak
Dokumentu honen helburua da erabilera-baldintzak ezartzea “upna Academic Mobile” eta “upna PAU” aplikazioetarako (hemendik aurrera “Aplikazio” erabiliko da batari zein besteari erreferentzia egiteko). Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) da haien titularra (IFKa Q3150012G), eta hauek dira haren harremanetarako datuak:
Aplikazioa gailu mugikorrean instalatu ondoren, hura erabiltzeko ezinbestekoa izanen da erabiltzaileak berariaz onartzea erabilera-baldintza hauek eta pribatutasun politika hau.
Aplikazioa erabiltzen duen oro izanen da erabiltzailea (hemendik aurrera, "Erabiltzailea” esanen zaio), eta, erabiltzaile izateko, beharrezkoa izanen da dokumentu honetan jasoak dauden erabilera-baldintzak eta pribatutasun politika irakurri, ulertu eta onartzea.
NUPek erabilera-baldintza hauek aldatzeko eskubidea du, eta Erabiltzailearen ardura da haiek aldian-aldian berrikustea. Kontuan harturik Aplikazioa erabiltzeko beharrezkoa dela erabilera-baldintzak berariaz onartzea, ulertzen da haietan egiten diren aldaketak ere onartu egin beharko dituela Erabiltzaileak.
Aldaketa baten ondoren indarrean diren erabilera-baldintzak jasotzen dituen testurik berriena, bai eta pribatutasun politikari buruzkoa ere, Aplikazioaren hasierako pantailako esteketan klikatuta egonen dira eskuragarri (Erabiltzailearen identifikazioa eskatzen duen pantailan alegia), berariazko onespena emateko kommutadorearen ondoan.
Aplikazioa zenbait elementu integratu eta bereizezinez dago osatua, eta haien jabetza intelektualeko eskubideak, gai horretan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, NUPenak dira, salbu eta hirugarrenen lizentziaren, baimenaren edo onespenaren pean lortu diren materialei buruzkoak.
Beti izanen dira NUPenak Aplikazioaren jabetza intelektualari eta ustiapenari loturiko eskubideak, bai eta Aplikazioa osatzen duten elementu bakoitzarenak ere, eta erabilera-eskubideak bakarrik izanen dira berdinak guztietan.
NUPen jabetzakotzat hartuko dira berariaz lagatzen ez diren eskubide guztiak.
Erabiltzaileak ez du eskubiderik eskuratuko Aplikazioa erabiltzeagatik.
NUP da Aplikazioaren hautaketaren, egituraren diseinuaren eta edukien antolamenduaren erantzulea, eta, beraz, hari dagokio Jabetza Intelektualari buruzko Legeak antolamendu eta egitura horri buruz ematen duen babesa bete dadila zaintzea.
Halaber, NUP da Aplikazioaren diseinuaren eta irudi grafikoaren titular bakarra; hortaz, NUPek legez dagozkion ekintzak abiarazten ahalko ditu haiek imitatzen dituen edo modu desleialean erabiltzen dituzten pertsonen kontra.
NUPeko ikasketa ofizialetan ikasle direnei bakarrik dago zuzendua Aplikazioa.
Aplikazioaren erabilerak, lehenbizi, ikasle dela frogatzea eskatuko dio Erabiltzaileari. Horretarako, Erabiltzaileak bere erabiltzaile identifikatzailea eta pasahitza eman beharko ditu.
Ikasketak hasten dituenean esleitzen zaio ikasleari kredentzial hori, sarbidea izan dezan aukeran dituen zerbitzu teleinformatikoetara.
Erabiltzailearen erantzukizuna izanen da kredentzial horren erabilera norberarena bakarrik izan dadila zaintzea, konpromisoa hartu beharko baitu hura inori ez emateko eta hirugarrenak sar daitezela galarazteko, eta onartu egin beharko du kredentzial hori modu desegokian erabiltzearen ondoriozko kalteen erantzukizuna. NUPi jakinarazi beharko dio inork erabilera debekaturik, desegokirik edo txarrik egiten badu, edo inork kredentziala lapurtzen badio.
Erabiltzaileak Android edo IOS sistema operatiboa duen gailu mugikor bat izan behar du, Internetera modu seguru eta fidagarrian sartzeko.
NUP ez da izanen Erabiltzaileak Aplikaziora sartzeko erabiltzen dituen ekipoen segurtasunaren erantzulea, ezta Aplikazioa instalaturik dagoen gailu mugikorretan zerbitzua eskuragarri egotearena ere.
Edonola ere, Erabiltzaileari dagokio programa kaltegarriak edo edozein elementu informatiko kaltegarri prebenitu, detektatu eta ezabatzeko tresna egokiak izatea. NUPek ez du bere gain hartzen Aplikazioa erabiltzearen ondorioz Erabiltzaileen gailu mugikorretan sortzen diren kalteen erantzukizuna.
Halaber, zerbitzua eteten duten kaltearen jatorria telekomunikazio sareren bateko akats edo deskonexioren bat bada, NUP ez da erantzule izanen.
NUPek, Erabiltzaileari ematen dizkion funtzioak hobetzeko, eskubidea du hobekuntza teknologiko eta funtzionalak txertatzen dituzten edo erroreak zuzentzen dituzten bertsio berriak hornitzeko aurrez abisatu gabe. Hortaz, aukera izanen du eduki, zerbitzu, aurkezpen eta kokapena aldatu, ezabatu edo gehitzeko.
NUP, ahal den neurrian, Aplikazioa eguneraturik eta akatsik gabe edukitzen saiatuko da. Edonola ere, Aplikaziora sartzeko eta hura erabiltzeko modua Erabiltzailearen erantzukizuna da, ez beste inorena.
Erabiltzaileak NUPen jakinarazpenak jasotzen ahalko ditu Aplikazioa instalaturik duen gailu mugikorretan.
Mezu horiek informazioa helarazteko bakarrik izanen dira, eta ez dute eraginik izanen Erabiltzaileak ikasle gisa dituen eskubide eta betebehar juridikoei dagokienez.
Erabiltzaileak bere fede onaren printzipioen eta oro har onartzen diren erabileren arabera erabili beharko ditu Aplikazioak ematen dituen zerbitzuak eta edukiak.
Debekaturik dago legez kontrako edo erabilera-baldintza hauen edukien kontrako helburuak dituen erabilera oro baldin eta hirugarrenen interesak edo eskubideak urratzen badituzte.
NUPek ez du inolako erantzukizunik Erabiltzaileak Aplikazioa modu desegokian erabiltzeagatik egiten dituen ekintzen gainean.
Erabat debekaturik dago Aplikazioan beste inoren izena eta kontua erregistratzea NUPen baimenik gabe.
Erabiltzailea beharturik dago Aplikazioa eta haren beste edozein eduki behar bezala erabiltzera, legeari, erabilera-baldintza hauei, moralari eta oro har onartzen diren ohitura onei eta ordena publikoari jarraikiz.
Ekintza hauek mugaturik gelditzen dira –zerrenda hau deskribatzailea da, baina ekintza gehiago ere sartzen ahal dira–:
Ez dira NUPen erantzukizuna izanen birus informatikoen edo antzeko beste elementu batzuen bidez Erabiltzaileak izan ditzakeen kalteak, ez eta telekomunikazioko operadoreak datuen konexiorako sarean dituen akatsen eraginez izaten ahal diren beste edozein aldaketa ere.
Erabiltzaileak erabilera-baldintza hauek betetzen ez baditu, NUPek behar diren lege ekintzak abiarazten ahalko ditu, indarrean den legediaren arabera.
NUPek Aplikazioaren erabilera desegoki guztien jarraipena eginen du, bai eta berari dagozkion eskubideen arau-hausteena ere, bereziki jabetza intelektualari eta industrialari loturiko eskubideei dagokioenez.