Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Talde-tailerrak

Seihileko bakoitzean, kredituak lortzeko balio duten tailerrak eskaintzen zaizkie NUPeko ikasleei

2023-2024 ikasturtea: 2. SEIHILEKOA

Egon erne Instagrameko @upnasocial kontuari; inskripzioak urtarrilean irekiko ditugu

  • “Gorputzak, plazerak eta sexualitateak”. Helburua: ikuspegi positibotik eta dibertsitatea aintzat hartuz sexualitatearen ikuspegi orokorra ematea. Otsailaren 12tik aurrera.
  • “Antsietatearen haitzuloa gurutzatzen”. Helburua: estresa eta antsietatea kontrolatu eta kudeatzeko zenbait tresna eta estrategiaren berri izan, besteekin haietaz mintzatu, eta haiek erabiltzea. Otsailaren 15etik aurrera.
  • “Nire emozioen unibertsoa arakatzen”. Helburua: emozioen kudeaketa hobetzeko gakoak zein diren ikastea. Otsailaren 21etik aurrera.
  • “Maitasunaren eta harreman seguruen eskola”. Helburua: espazio bat sortzea gogoeta egiteko eta bikote-harreman berdinzale eta seguruak eraikitzeko. Otsailaren 20tik aurrera.
  • “Gorputzari ahotsa jartzen”. Helburua: mugimendua, hitza, sormena eta adierazpena lantzeko gune bat sortzea; gune bat norbera izateko, egoteko eta gozatzeko. Otsailaren 20tik aurrera.
  • “Neure burua elikatzen”. Helburua: itxi zauriak eta egin itzazu bakeak zeure buruarekin. Otsailaren 21etik aurrera.