Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Laguntza ekonomikoak

MATRIKULA ORDAINTZEKO DIRULAGUNTZAK ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN IKASLEENTZAT

2023-2024 ikasturtea

XEDEA

Dirulaguntzak ematea matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleei, zailtasun horiek unibertsitateko ikasketak uzteko arriskua badakarte.

Bateragarriak dira beste beka batzuekin, horiek ez badute betetzen matrikularen % 100, eta erabat finantzatzeko falta den kopurura arte soilik.

EPEA

Epea zabalik

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

DIRULAGUNTZAK ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN IKASLEENTZAT

XEDEA

Ohiz kanpoko arrazoiak direla-eta gertatu den larrialdi sozial eta ekonomiko baten ondoriozko zailtasun ekonomiko larriei aurre egiten dieten ikasle onuradunei laguntzeko dirulaguntzak. Larrialdi sozialeko laguntzak dira jantokiko bonuak, garraio laguntzak eta laguntza bereziak.

Helburu zehatz baterako eta une jakin batean jasotzeko laguntzak dira, eta bateragarriak dira ikasle bakoitzak beste edozein administrazio publikok edo erakunde pribatuk emanik lortzen dituen beste dirulaguntza, beka edo laguntza batzuekin.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA

Laguntza horiek urte osoan zehar eskatzen ahal dira.

INFORMAZIO GEHIAGO