Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Gizarte jarduera

Hasiera > Gizarte jarduera > Ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza

Ezgaitasuna duten pertsonentzako laguntza

Laguntza ematen die desgaitasuna duten pertsonei, eta aukera berdintasuna bermatzen du unibertsitateko ikasketetan sartzeko eta integratzeko.

Ekintzak


Horretarako, Unibertsitateak zenbait jarduera garatzen ditu:

  1. Unibertsitatean sartzeko probak egokitzea beharrezkoak diren laguntza, baliabide eta egokitzapenak emanez ikasle guztien aukera berdintasun eraginkorra ziurtatzeko.
  2. Ikaspostuen % 5 erreserbatzea titulazio guztietan.
  3. Tasa eta prezio publikoen salbueste osoa % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleentzat.
  4. Desgaitasuna duten ikasleei laguntzeko programa; haren bidez desgaitasuna duten ikasleentzako plan pertsonalizatuak garatzen dira, eta honako hauek dituzte planek: harrera, argibideak eta aholkularitza, egoeraren azterketa, premien balorazioa, egin beharreko egokitzapenen zehaztapena, laguntza teknikoen hornidura, ikasleek behar dituzten egokitzapen pedagogikoei buruzko argibideak eta orientazioa irakasleei, bai eta irakaskuntzako eta unibertsitateko bizitzan normaltasunez jokatzeko beste laguntza batzuk ere.

Unibertsitateko komunitateari zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak ere egiten ditu eta lanean dihardu oztopo arkitektonikoak, teknikoak eta komunikaziokoak eta informazioa eskuratzekoak kentzen, Unibertsitatea sarbide unibertsaleko espazioa eta denentzako diseinua duena bihurtzeko.

 

Ikaskuntzaren Nahasmendua (IN) eta Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten ikasleak

719/2016 EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez ebaluazio prozesuak egokitzeko neurriak ezartzen baitira desgaitasun baten, Ikaskuntzaren Nahasmenduaren (IN) eta Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduaren (ADHN) ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat.

 

                                                                                                   
  Servicio adherido a la Red SAPDU

Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial