Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Prometeus Programa

Aurkezpenalogotipo del programa Prometeus

Prometeus programaren helburua da sozialki kalteberak diren inguruneetako ikasleak unibertsitateko goi-mailako ikasketetan sartu eta haietan jarraitu dezaten bultzatzea. Unibertsitateko goi-mailako ikasketetarako sarbidean ekitatea sustatzeko eta hezkuntza-desparekotasunei aurre egiteko sortu den proiektua da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak bultzatzen du programa, eta Nafarroako Gobernuaren Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Migrazioetako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du.

Programa 2023-2024, 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan garatuko da, Julio Caro Baroja BHI eta Plaza de la Cruz BHI institutuetan. Halaber, hezkuntza-eragileekin eta hirugarren sektoreko entitateekin koordinatuta eginen dute lan.

Prometeus programa Bartzelonako Udalak hiri horretako unibertsitate publikoekin batera 2016an sustatutako izen bereko proiektuan dago oinarrituta. Izan ere, dagoeneko unibertsitateko jardunbide egoki gisa identifikatu dute proiektu hori.

Prometeus programak lagun egiteko eredu bati jarraitzen dio, lau fasetan:

  1. Lehenbiziko fasea institutuan hasten da. Bertan, Bigarren Hezkuntzako ikasleei (DBH eta Batxilergoa) informazioa eta aholkuak ematen zaizkie unibertsitatera sartzeari buruz, bai eta unibertsitatera joateko motibazioa ere. Horretarako, NUPeko taldeak honako ekintza hauek egiten ditu ikastetxeetan: tailerrak, banakako elkarrizketak, unibertsitateko ikasleen eta institutuetako ikasleen arteko topaketak, hitzaldi informatiboak eta laguntza bekak eskatzeko eta NUPen matrikulatzeko prozesuetan, besteak beste. Fase honetan, nahi izanez gero, aliantzak egiten ahalko dira familiekin eta beste eragile komunitario batzuekin.
     
  2. Bigarren faseak, trantsizio fasea deiturikoak, institutua amaitzen denetik unibertsitatera sartu arteko laguntza eta presentzia biltzen ditu.
     
  3. Hirugarren fasean, ikasleak dagoeneko unibertsitatean daudenean, banakako laguntza ematen zaie tramiteak egiteko, bai eta zeharkako laguntza ere esparru akademikoan, pertsonalean eta emozionalean. Era berean, taldeko topaketak antolatzen dira, helburu hauekin: parte-hartzaileen arteko lotura sustatzea, elkarri laguntzeko sare bat sortzea, esperientziak partekatzea eta askotariko gaiei buruzko hausnarketarako guneak antolatzea. Gainera, gune horietan, aisialdiko jarduera ludikoak egiteko aukera izaten dute parte-hartzaileek.
     
  4. Programak, halaber, aurreikusten du goi-mailako ikasketak amaitzen dituztenean laneratze faserako laguntza ere ematea graduatuei. Fase honetan, gainera, “itzulkin soziala” lantzen da, hots, Prometeus ikasleek parte har dezatela programako belaunaldi berriei laguntzeko ekintzetan eta ekimenetan.

Harremanetarako

Telefonoa: 676830427
Helbide elektronikoa: proyecto.prometeus@unavarra.es

Programaren diptikoa

Prometeus

 

Finantzatzailea:

logotipo institución financiadora

Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial