Joan eduki nagusira

NUPek saileko zuzendaritzetarako hauteskundeak egin ditu. Unibertsitateak ematen dituen irakaskuntzak koordinatzeaz arduratzen den organoa da saila eta irakasleen irakaskuntza eta ikerketa ekimenak bultzatzen ditu. Prozesuaren ondoren, 11 sailetatik 7tan, zuzendaritza zuen pertsona berriz hautatu dute, eta 4tan zuzendari berria izendatu da.

Zehazki, honako hauek dira lau zuzendari berriak: Iñigo Arozarena Martinicorena (Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saila), Miguel Barajas Vélez (Osasun Zientziak), Javier Hualde Bilbao (Ekonomia) eta Txema Uribe Oyarbide. Gainerako sailetan, honako hauek dira beste agintaldi bat izanen duten zuzendariak: Luis Gandía Pascual (Zientziak), Alicia Peñalva Vélez (Giza eta Hezkuntza Zientziak), Martín María Razquin Lizarraga (Zuzenbidea), María José Asiain Ollo (Estatistika, Informatika eta Matematika), Cristina Madorrán García (Enpresen Kudeaketa), Marta Benito Amurrio (Ingeniaritza), eta Carlos Ruiz Zamarreño (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza).

zoom Nuevosdirectores

Ezkerretik eskuinera, Javier Hualde, Txema Uribe, Miguel Barajas eta Iñigo Arozarena saileko zuzendari aukeratu berriak.

Halaber, zuzendaritza-talde gehienetan pertsona berriak hasi dira: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailean, Carlos Miranda Jiménez (zuzendariordea); Osasun Zientzien Sailean, Ana María Insausti Serrano eta Mikel López Saez de Asteasu (Zuzendariordetza) eta Alicia María Alonso Martínez (idazkaria); Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailean, Igor Sáenz Abárzuza eta Carlos Ciriza Mendivil (Zuzendariordetza); Zuzenbidekoan, Javier Blázquez (Zuzendariordetza); Ekonomiakoan, Ariadna García Prado eta Maria Gloria Sanz Lafuente (Zuzendariordetza) eta Jorge Alcalde Unzu (idazkaria); Estatistika, Informatika eta Matematikakoan, Berta García Celayeta (zuzendariordea); eta Soziologia eta Gizarte Lanekoan, Elvira Sanz Tolosana eta Begoña Elizalde San Miguel (Zuzendariordetza) eta Eliana Alemán Salcedo (idazkaria).