Joan eduki nagusira

Aimar Conget Anaut Mutiloan bizi da (Nafarroa), eta notarik altuenarekin sartu da irailetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko lehenbiziko ikasmaila egiteko matrikulatu diren ikasle guztien artetik. Hemezortzi urteko gazteak 14tik 13,76 puntuko kalifikazioa lortu du —kalifikazio hori kalkulatzeko, Batxilergoko batezbestekoaren % 60 eta USEkoaren % 40 hartzen dira kontuan, behar diren ponderazioak egin ondoren—. Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza ikasiko du.

zoom AimarConget

Aimar Conget Anaut, NUPen.

Aimar Conget Anautek Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa egin zuen Luis Amigó ikastetxean (Iruñea), G ereduan (gaztelaniaz). Zikloa osatzen duten bi ikasmailetan, 9,82ko batez besteko nota atera zuen; USEan, berriz, 9,86koa. USEaren nahitaezko fasean, 10 atera zuen bai Hizkuntzan bai Matematikan, 9,75 Historian eta 9,5 Ingelesean. Borondatezko fasean, 9,75eko nota izan zuen nola Ekonomian hala Geografian. Batxilergoko nota eta USEko nahitaezko eta borondatezko faseetako notak batu eta ponderazioak egin eta gero, 13,76ko azken kalifikazioa erdietsi zuen. 

NUPek ongietorria egiteko antolatzen duen egunera etorri da gaztea, beste 2.000 ikasle bezala, gaur, irailaren 1ean, asteazkena (Arrosadiko campusean, Osasun Zientzienean eta Tuterakoan egin da jardunaldia). Bihar hasiko ditu eskolak, irailaren 2an, osteguna, bere ikaskideekin eta beste ikasmailetakoekin batera.