Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Navarra de Suelo y Vivienda SA sozietate publikoarekin (Nasuvinsa) eta nekazaritzako elikagaien arloko lau elkarterekin batera NUPen Logistikaren Katedra sortzeko. Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren norabidean aurrera egiteko helburuarekin sortu da katedra; izan ere, merkantzien eta pertsonen garraioa Foru Komunitateko lehiakortasunaren oinarrizko faktore gisa identifikatzen du estrategia horrek. Gainera, Nafarroan mugikortasuna ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarri baterantz migratzea sustatuko du.

zoom Representantes entidades

Katedra berria osatzen duten erakundeetako ordezkariak. Ezkerretik eskuinera, Miguel Suárez (ANET), Cristina Lecumberri (ALINAR), Ramón Gonzalo (UPNA), Carlos Fernández (CEN), Alberto Bayona (Nasuvinsa) eta José Antonio Olangua (ANEM)

NUPez eta Nasuvinsaz bestalde, erakunde hauek osatzen dute katedra: Nafarroako Garraio Enpresen Elkartea (ANET), Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Nafarroako Metal Enpresarien Elkartea (ANEM) eta Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea (ALINAR).

Hitzarmena honako hauek sinatu dute: Ramón Gonzalo García, Unibertsitateko errektorea; Alberto Bayona López, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea; Miguel Suárez Martínez, ANETeko presidentea; Carlos Fernández Valdivielso, CENeko idazkari nagusia; José Antonio Olangua Ramos, ANEMeko presidentea; eta Cristina Lecumberri de Castro, ALINAReko zuzendari nagusia.

Katedraren helburuak 

Nafarroako Logistikaren Katedrak ezagutza sortzen lagunduko du, prestakuntzako, ikerketako eta teknologia transferitzeko ekintzen bidez, logistikako eta mugikortasuneko gaietan aurrera egiteko. Zehazki, NUPen eta aipatutako erakundeen arteko lankidetza bultzatuko du, ezagutza berria sortzearren eta haien artean interes komuneko alderdi guztien zabalkundea sustatzearren.

zoom Momento firma

Un momento de la firma del convenio

Era berean, ikerketa aurreratua sortu nahi da Nafarroan ikasketen eta enpresen esparruak behar bezala integratzeko, kanporantz zabaltzeko asmoz. Gainera, unibertsitateko ikasleei eta pertsona nahiz merkantzien garraioaren sektoreko eta logistikako profesionalei prestakuntza praktikoa ematen lagunduko die katedrak. Era berean, babesa emanen zaie katedraren xedearekin lotutako transferentzia-jarduerei.

Hitzarmenean ezarritako lankidetza-modalitateen artean, honako hauek daude: akademikoen, enpresaburuen, profesionalen eta ikasleen arteko topaketa-foroak antolatzea ezagupenak trukatzeko; ikerketako, komunikazioko eta prestakuntzako jarduerak antolatzea; doktoretza-tesiak eta karrera amaierako proiektuak egitea; logistikarekin eta garraioarekin lotutako enpresetako profesionalentzako etengabeko prestakuntza; aholkularitza eta ezagutza-trukea; eta Espainiako eta nazioarteko jardunbide egokiak hedatzea.

Jarraipen-batzorde mistoa

Gutxienez NUPeko bi ordezkarik eta erakunde laguntzaileek izendatutako beste bik osatutako batzorde misto bat arduratuko da, besteak beste, katedra gidatuko duen pertsonaren izendapena proposatzeaz, urteko jarduera-programa betetzen dela gainbegiratzeaz eta beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak onar daitezen proposatzeaz.