Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbide Saileko eta Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko hamar irakasle dira ikuspuntu diferenteak biltzen dituen emakumeen aurkako indarkeriari buruzko lan kolektibo baten egileak. Lan horren izenburua “Biopoder y Derecho” da eta Thomson Reuters Aranzadik argitaratu du, Javier Blázquez Ruiz NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateko Zuzenbidearen Filosofiako katedradunaren zuzendaritzapean.

zoom Algunos autores

Argitalpenaren egileetako hiru, NUPen. Ezkerretik eskuinera: Juan Jesús Viscarret Garro, F. Javier Blázquez eta Alberto Ballestero.

 Emakumeen aurkako indarkeriaren hariari jarraituz, liburuak gai jakin batzuk jorratzen ditu, hala nola naziek emakumeen kontzentrazio-esparruetan egindako esperimentu medikoak, prostituzioa edo zainketen garrantzia, besteak beste. Lana argitaratu berria da, eta bi formatutan dago eskuragarri (paperean eta euskarri elektronikoan). Hitzaurrea ingelesez idatzi zuten Rodante van der Waal Amsterdameko Unibertsitateko irakasleak eta Joke J. Hermsen Herbehereetako filosofo eta idazleak (Malenkonia ziurgabetasun garaietan liburuaren egilea). Indarkeria obstetrikoarekin lotutako zenbait gai aztertzen dituzte biek hitzaurrean. Bestalde, lanaren sarrera F. Javier Blázquez Ruizek idatzi du, eta, bertan, emakumeek garai eta testuinguru desberdinetan jasaten duten prostituzioa eta sexu-esplotazioa aztertzen dira.

Esperimentu medikoak, familia bitartekaritza edo abizenen ordena

Hauek dira liburuko kapituluak eta haien egileak: “Biomedicina e ideología nacionalsocialista. Higiene racial y programa eugenésico. Inflexiones iusfilosóficas” (F. Javier Blázquez Ruiz). Kapitulu horrek xehetasunez aztertzen ditu Ravensbrückeko eta Auschwitzeko emakumezkoen kontzentrazio-esparru nazietan giltzapetutako emakumeekin egindako ikerketa eta esperimentazio medikoko prozesua. Bigarren kapituluan, Raquel Luquin Bergareche irakasleak ikuspegi juridikotik berrikusten ditu indarkeria eta bitartekaritza, “Violencia de género y exclusión de la mediación familiar: ¿hay lugar para la excepción?” izenburupean. Bestalde, María Jesús Úriz Pemán Filosofiako irakasleak “Cuestiones éticas en la intervención con mujeres víctimas de violencia de género” kapitulua idatzi du, eta Juan Jesús Viscarret Garro Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako irakasleak, berriz, “Biopoder y Trabajo Social”.

Bestalde “Orden de los apellidos: de la prohibición de discriminación de la mujer a la protección del interés superior del menor” landu du Leyre Elizari Urtasun Zuzenbide Zibileko irakasleak. Horretaz gain, Francisco Idareta Goldaracena Gizarte-filosofiako irakasleak “La ética de la compasión en el proto-trabajo social de Concepción Arenal” idatzi du (bere jaiotzaren bigarren mendeurrena betetzen duenaren irudi historikoa). Bestalde, Elisabetta Mazzilli irakasleak “Un análisis del deber de respeto desde la perspectiva de la responsabilidad aquiliana y de la violencia de género” idatzi du. Bertan ezkontideen arteko eginbeharra aztertzen du.  Ondoren, honako kapitulu hau idatzi du Santiago Martínez-Magdalena Gizarte Antropologiako irakasleak: “La inermidad definitoria de las diferencias de género en los dispositivos históricos del cuidado”. Eta, azkenik, kapitulu honek ematen dio amaiera liburukiari: “Dilemas éticos en la intervención social con mujeres de edad avanzada”, Alberto Ballestero Izquierdo Filosofiako irakaslearena, “egungo gai garrantzitsuenetako bat”, liburukiaren zuzendariaren arabera.