Joan eduki nagusira

Francisco Javier Anniccherico Sánchez Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuko medikuak, biriketako tronboenbolismoa berriro agertzearekin eta bizirautearekin lotutako faktoreak ikertu ditu bere doktoretza-tesian. Gaixotasun hori odol-koagulu bat sortzearen ondorioz biriketako arteria-zuhaitza buxatzen denean gertatzen da, . Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakurritako tesiaren ondorioen artean, gaur egungo korronte terapeutiko hau indartzen da: “antikoagulazio mugagabea justifikatuta dago birika-tronbosia berriz agertzea saihesteko”.

zoom Francisco Javier Anniccherico

Francisco Javier Anniccherico

Biriketako tronboenbolismoa heriotza kardiobaskularraren hirugarren kausa da miokardioko infartuaren eta iktusaren ondoren, eta, gainera, ospitale barneko heriotzen lehen kausa saihesgarria. Tratamendua, hasiera batean, antikoagulazioan datza, tronboa (odol-koagulua) haztea saihesteko, haren disoluzioa errazteko eta, ondoren, berriro agertzea saihesteko.

Francisco Javier Annicchericok bere doktoretza-tesian azaltzen duenez, “tratamendu antikoagulatzailea uzten denean, espero izatekoa da jatorri ezezaguneko edo arrisku-faktoreei lotutako lehen gertaera baten ondorioz biriketako tronboenbolismoa duten pazienteen ia % 30 edo % 50ek berriro jasateagaixotasun hori—”.

Gaur egun, tronboenbolismoa gaixotasun kronikotzat hartzen da, eta, odol-jariorako arrisku txikia duten pazienteetan antikoagulazio mugagabea aurreikusten da hura tratatzeko; gainerako pazienteetan, berriz, banakako azterketa egin behar da.

Doktoretza-tesi honetan ateratako ondorioetan, autoreak azpimarratzen du biriketako enbolismoa, besteak beste, lotuta dagoela eskuin-bentrikuluaren disfuntzio handiagoarekin, biziraupen goiztiarra murriztearekin eta epe luzeko heriotza-tasa handitzearekin. Era berean, berriz errepikatzeko arrisku berezia duten egoera hauek identifikatu ditu: tronboenbolismo kasu bat jasan izana, horri lotutako arrisku-faktorerik gabe; tratamendua hasteko atzerapena; karga tronbotiko handia izatea; eta D-dimero proteinaren maila altua izatea.

Horregatik guztiagatik, adierazi du “antikoagulazio mugagabea justifikatuta dagoela biriketako tronboenbolismoa berriz agertzea saihesteko eta biziraupena hobetzeko”, eta hori jada gomendatuta zegoen egungo korronte terapeutikoan.

Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina NUPeko Osasun Zientzien Saileko Medikuntzako irakasle titularrak eta José Luis Alonso Martíne doktoreak zuzendu dute “Factores asociados a la recurrencia y supervivencia en el tromboembolismo pulmonar" izenburua duen doktoretza-tesia, eta bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du.

Curriculum vitae laburra

Francisco Javier Anniccherico Sánchez Kirurgian eta Medikuntzan lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean (1996) eta Zamorako Virgen de la Concha ospitalean egin zuen BAMEa. Zainketa Aringarrietako Masterra (Salamancako Unibertsitatea), “Tratamendu antikoagulatzailea” masterreko titulu berekia (San Antonio Unibertsitate Katolikoa) eta ekografia klinikoko unibertsitate-hedapeneko diploma (Bartzelonako Unibertsitatea) egin zituen. 2003az geroztik, Nafarroako Ospitaleguneko Barne Medikuntzako Zerbitzuan dihardu mediku gisa. Ikastaro eta biltzarretako hogei bat txostenen egilea da, bai eta liburu eta aldizkari zientifikoetako 17 argitalpenen egile/egilekidea ere.