Joan eduki nagusira
zoom Hagoan

Hagoan taldearen argazkia

Hegoan taldeak irabazi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Campus Music lehiaketa.  Saria 1.000 eurokoa da (eskudirutan), eta hari esker Bordelen, Bilbon eta Iruñean joko du taldeak. Bigarren saria 750 eurokoa da, eta Nakama Planet taldeari eman diote.

Honako hauek osatu dute Campus Music lehiaketaren epaimahaia: Marcos Andrés Vierge eta Igor Sáenz Abárzuza, NUPeko Musika arloko irakasleak biak, eta Iranzu García Iriarte Unibertsitate Zabalpenaren eta Gizarte Erantzukizunaren Ataleko burua.

Iruñeko 6 gazte hauek osatutako rock musikako taldea da Hagoan: Aritz Ezker Galech eta Asier Pérez Gil (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Haur Hezkuntzako Irakasletzako ikasleak biak), Efrén Otazu De la Casa, Aritz Martín Girona, Iker Tollar Ugarte eta Oier Balda Vidaurre. 2020an, lehen singlea argitaratu dute (“Bizitzeko Beldurra”), bideoklip formatuan, eta eskuragarri dago YouTube-n eta gainerako plataforma digitaletan (Hagoan Taldea).

Musika taldeen mugikortasuna Euroeskualdean

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Unibertsitate Zabalpeneko Atalaren bidez, “UNIMUSIC” Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantzatutako proiektuko kidea da. Unibertsitateko musika taldeen mugikortasuna sustatzea da proiektuaren helburua.

Testuinguru horretan, hiru musika talde aukeratu dira dagozkion eskualdeetan, eta haietako bakoitzean joko dute. Nafarroako aipatu taldeaz gainera, Chelabôm talde frantsesak eta Wicked Wizzard Bilboko taldeak hartuko dute parte. Egun eta toki hauetan egingo dira kontzertuak: abuztuaren 28an Iruñean (Iruñeko Udalarekin lankidetzan); urriaren 2an Bordelen; eta urriaren 10ean Bilbon.