Joan eduki nagusira

Datorren urteari begira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 2020/2021 ikasturterako hizkuntzen ikaskuntzaren, aipamenen eta titulu berekien eskaintza handitu du zenbait gradutan. Horrela, hizkuntzei dagokienez, Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa eskainiko da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzan (horrek esan nahi du ingelesez egiten ahalko dela graduko irakasgaien herena gutxienez), English Learning Programme (ELP) Historiako eta Ondareko Graduan (gradua eginez ingeleseko C1 titulua ere eskuratzeko) eta euskarazko eskaintza ere handituko da azken gradu horretan eta Erizaintzako graduan.

zoom Ikasleak NUPen

Ikasleak, NUPen

Guztira 2020 ikaspostu berri eskaintzen dira, eta xehetasun guztiak Unibertsitatearen webgunean daude ikusgai. Gogoratu behar da izena emateko epea uztailaren 10ean hasi eta uztailaren 24an amaituko dela. 25 gradu eta 6 gradu bikoitz daude guztira 2020/21 ikasturterako eskaintzan, eta Unibertsitatearen webgunean daude ikusgai.

Berritasunak graduarekin eta aipamen berriarekin lotutako titulu berekietan

Titulu berekiei dagokienez, berrikuntza gisa, "Nafarroako Ondare Zaharrean eta Erdi Arokoan espezializatzeko diploma" eskainiko da, Historiako eta Ondareko graduari lotua. Horrez gain, Zuzenbideko Graduarekin “Gatazka Pribatuetako Bitartekaritza eta Negoziazioko unibertsitate-aditua” egin ahal izango da, eta, Erizaintzako Graduari lotua, “Urgentzietako eta Larrialdietako Erizaintzako unibertsitate-aditua” ere bai.

Bestalde, eskaintzen ziren beste bi titulu ere gradu horri lotuta daude ikasturte honetan. Hauek dira: “Ariketa fisikoko eta osasuneko unibertsitate-aditua”, zeina Fisioterapiako Graduarekin eta “Doitasunezko Nekazaritzarako Teknologia Berrien Unibertsitateko Aditua” tituluarekin batera egin baitaiteke, zeina Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzako eta Landa Inguruneko Graduari lotuta eskaintzen baita. Azkenik, Irakasle graduetan Entzumeneko eta Hizkuntzako beste aipamen bat egiteko aukera ere izango da.

Euskarazko eskaintza handiagotzea

Lehen aipatu bezala, Erizaintzako graduan euskarazko eskaintza handiagotu egin da, eta horrek esan nahi du datorren ikasturtetik aurrera lehenengo ikasmailako lehen seihilekoa osorik hizkuntza horretan ikasteko aukera izango da.

Bestalde, Historiako eta Ondareko Graduari, 2020/2021 ikasturtean, seihileko bakoitzeko irakasgai bat gehituko zaio, bai lehen ikasmailan eta bai bigarrenean. Eskaintza hori handitzen joango da hirugarren eta laugarren ikasmailak ezartzen direnean, datozen urteetan, ikasketen plan osoan zehar egon dadin euskara, baita ikasturte amaierako lanetan eta curriculum praktiketan ere.

Gainera, Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan sartu diren azken graduetan, euskarazko hiru irakasgai ere eskaintzen dira lehenengo ikasmailan eta euskarazko eskaintza osatzen da, bestalde, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako graduetako lehen eta bigarren ikasmailetan.