Joan eduki nagusira

zoom ezkerretik eskuinera, Ana Echegoyen, Enma Anda, Begoña Goldaracena,  Pilar Salvador Egea (tesiaren egilea), Eldemiro Menéndez, eta Ana Puras (tesiaren zuzendaria)

ezkerretik eskuinera, Ana Echegoyen, Enma Anda, Begoña Goldaracena, Pilar Salvador Egea (tesiaren egilea), Eldemiro Menéndez, eta Ana Puras (tesiaren zuzendaria)

Pilar Salvador Egea Bideko Ama Birjina Ospitaleko kirurgia orokorreko mediku espezialistak tiroide minbiziari buruzko datuak Nafarroan eta osasun zentro honetako Patologia Tiroideoaren Unitateak 1987an ireki zutenetik egindako lana berrikusi eta aztertu ditu.

Tesiaren izenburua da “Cáncer diferenciado de tiroides en Navarra 1987-2003. Incidencia, prevalencia y factores pronósticos”, eta Bideko Ama Birjinaren Ospitaleko Anatomia Patologikoko Zerbitzuaren buru Ana Puras Gil medikuak zuzendu du. Halaber, honako mediku hauek zuzendu dute lana: Ana Echegoyen Silanes medikua, osasun zentro berekoa, eta Eldemiro Menéndez Torre mediku endokrinologoa, zeinak 19 urtez koordinatu baitu espezialitate hori Nafarroako Ospitalean.

Aipatu aldian Foru Erkidegoan patologia tiroideoek erasandako 325 gaixoen kasuetan oinarritzen da ikerketa lana (aipatu unitateko lan talde berak diagnostikatu eta artatu ditu, bai eta haien jarraipena egin ere) eta orain arte Nafarroan gai horri buruz argitaratutako kasuistika handiena da.

Puras medikuak adierazi duenez, hein handi batean Patologia Tiroideoaren Unitatearen jarduera dela medio, sendakuntzari eta biziraupenari buruzko datu “bikainak” lortu dira tiroide kartzinomaren kasuetan (tumore mota bat). Halaber, azaldu du Nafarroa dela patologia mota honetako kasu gehien dituen espainiar erkidegoa (Osasun Publikoko Institutuaren datuen arabera), eta horren atzean egon daitezkeen arrazoiak direla, hein batean, unitatean egiten den diagnostiko goiztiarra eta erauzitako tiroideetako nodulu gaiztoen aurkikuntza eta azterketa. Nolanahi ere, Foru Erkidegoak berezkoak dituen eta doktoretza tesi honek aztertu ez dituen faktore epidemiologikoak ere egon daitezke.

Bideko Ama Birjinaren Ospitaleko Patologia Tiroideoaren Unitatea

Diziplina anitzeko espezialisten talde batek osatzen du Bideko Ama Birjinaren Ospitaleko Patologia Tiroideoaren Unitatea (Endokrinologia, Anatomia Patologikoa, Erradiodiagnostikoa, Medikuntza Nuklearra, Orokorra eta Prebentziozkoa, Nefrologia eta Pediatria) eta kasuen jarraipen osoa egiten dute: ziztada eta noduluen analisitik bigarren mailako alterazioen kirurgia edo analisia (esaterako, giltzurruneko alterazioak).

Gutxi gorabehera goloko 240 ebakuntza egiten dira urtero Nafarroako osasun publikoan (goloa da tiroidearen bolumen oso edo partzialaren ezohiko hazkundea). Golo horietatik 50-55 minbizia dira. Gehienetan ongi bereizten direnak eta pronostiko onekoak. Patologia Tiroideoaren Unitateak 560 kasuren jarraipena egiten du egun.