Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ebaluazioa eta aukeraketa

Informazioa aukeratzea eta ebaluatzea

Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.

Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:

Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
 

Partes de este texto:

Objektibotasuna

Informazio guztiaren egoera ideala litzateke beti objektiboa, inpartziala eta orekatua izatea.

Eztabaidagarria den gai batean, informazio iturria alde batean kokatzen bada, adierazi beharko lituzke aldeko eta aurkako argudioak, bai eta zergatik bere jarrera den hartutako jarrera.

Zoritxarrez, ideal hori oso gutxitan betetzen da eta, informazio bilatze horretan, irakurleak edo ikertzaileak zehaztu behar du azaldutakoaren atzean ukitu ideologikoa dagoen, eta harekiko zentzu kritikoa garatu behar du.

Eztabaidagarriak diren gaietan, oso ohikoa da aurkitzea itxura batean kalitate oneko informazioa, itxuraz neutrala, baina errealitatean interes ilunak defendatzen dituena. Ahal den neurrian, saiatu behar dugu kritikoak izaten eta informazioaren objektibitate/subjektibitatea zehazten.
Behar bada objektibitatea ez da garrantzitsua berez, baina bai da garrantzitsua haren gabezia ikusten jakitea.

Kontuan hartu beharrekoa:

  • Babesa: Sarritan industriek (industria farmazeutikoa, elikagai industriak, etab.) babesten dituzte zientzialariak. Litekeena da ikerketaren datuak objektiboak izatea, baina datuen interpretazioa lerratua izatea. Ikerketa bati buruzko datu guztiak ditugula ziurtatu behar dugu, objektibotasuna bere osotasunean epaitzeko.
  • Jarrera: Egileak argi eta garbi azaldu behar luke zein jarrera daukan eta zergatik, informazio hori interesgarritzat jotzeko.
  • Iritzia: Argi ibili behar dugu iritziak gertaerak bailiran azaltzen dituzten artikulu zientifikoekin. Sarritan eztabaidarako teoriak baino ez dira, eta ez egia erabatekoak.
  • Hizkuntza: Hizkuntzaren pisu emozionala subjektibotasunaren seinale bat izan daiteke.

Adibideak - Gaia: Elikagai transgenikoei buruzko lana

Hurrengo adibideetan, informazio iturri batzuk aurkezten dira, objektibotasunaren ikuspegitik hainbat ezaugarri dituztenak. "Gure oharrak"; sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira oharrak iturri baliagarritzat hartzeko objektibotasunaren ikuspegitik:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios
3. adibidea Nuestros comentarios
4. adibidea Nuestros comentarios