• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Ikasteko laguntza/ Informazioa erabiltzea

Informazioa erabiltzea


Bideoak
Plagio eta zintzotasun akademikoa
The University of Sydney Library delakoaren tutoriala, CRUE-TIC eta REBIUN direlakoek itzulita
¡Plagioa!
University of Cardiff, Silvia Reciok azpititulatua, NUPeko Liburutegia
Ikastaroa Plagioa eta ziberplagioa ikasleen artean
Aurkezpena

1/2

2/2

Manuel Ruiz de Luzuriagak, NUPeko liburutegiko Erreferentzien Bulegokoak, emandako ikastaroa

FAQ. Jabetza Intelektuala eta plagioa


Informazioa erabiltzea lan akademiko batean.

Bildutako informazioa lan akademikoaren euskarria da, lan akademikoa egiten laguntzen duena. Baina EZ da lan akademikoa.

Lan akademiko bat egitea ez da inoren informazioa kopiatu eta itsastea, hainbat iturritatik hartutako zatiekin testu bat osatzeko.

Lan akademiko batean bilatu, ebaluatu eta antolatu den informazioa erabiltzeko orduan, badira bi funtsezko alderdi:

  • Lan akademiko batek jakintza berri eta jatorrizkoa sortu behar du, egilearen adimenaren emaitza dena. Bildutako informazioan oinarritua bada ere, ezin da informazio hori kopiatu besterik gabe; aztertu behar da, hari buruz hausnartu, barneratu eta, hori guztia egin ondoren, lanean sartu, bildu diren gainerako informazio zatiekin sintesia eginez.

        Zenbait kasutan, zilegi da lerroalderen baten hitzez hitzezko aipua, betiere daukan garrantziagatik edo zentzuagatik justifikatuta badago. Horrelako kasuetan, komatxo artean jarrita aipatu behar da.

  • Beti eman behar da erabiltzen diren iturrien aipua eta erreferentzia. Hitzez hitz kopiatzen ez bada ere, parafrasia eginez, norberarena ez den ideia edo teoria bat, beti aurkeztu behar da egilea aipatuta.

         Norberaren lan batean informazioa zuzenean kopiatzeak, jatorria aipatu gabe, izen bat dauka: plagiatzea. Inoren lanak kopiatzea eta norberarenak balira bezala aurkeztea da.

Ez plagiatzeko zenbait arrazoi.

  • Arrazoi etikoak: inoren lana lapurtzea da. Inorena den zerbaitez jabetzea da.
  • Legezko arrazoiak: zenbait egoeratan, plagioa delitua izan daiteke eta, hortaz, zigortua izan daiteke.
  • Arrazoi praktikoak: teknologiak oso erraz jartzen du plagiatzea, testu bat kopiatu eta itsasteko prozedura erraza baita. Baina teknologiak berak oso erraza egiten du plagiatzailea harrapatzea. Plagiarism Checker bezalako tresna sinpleen bidez plagioak atzeman daitezke. Merkatuan badira tresna askoz sofistikatuagoak, adibidez Turnitin, plagioa atzematen dutenak baita testua aldatu bada ere.
  • Lana bera pobretzea: adimen jarduerak entrenamendua eskatzen du. Kopiatzen bada, jarduera hori saihesten da eta adimen gaitasuna hondatuz joango da.

Zer den zilegi:

  • Nork bere lan batean inoren testu zatiak sartzea, betiere justifikatuta badago, komatxo artean azaltzen bada, eta iturria aipatzen bada.
  • Inoren testu bat parafraseatzea, iruzkinak egitea, laburpena egitea eta trinkotzea. Betiere justifikatuta badago eta iturria aipatzen bada.
  • Nork bere lanean sartzea ideiak, teoriak, datuak etab. Betiere iturria aipatzen bada.
  • Oro har ezagutzen eta onartzen den informazioa erabiltzea. Hemen ez litzateke aipatu beharko nondik atera den informazio hori.

Zer EZ den zilegi:

  • Nork bere lan batean inoren testu zatiak sartzea, komatxo artean azaldu gabe eta/edo iturria aipatu gabe.
  • Testu bat kopiatzea aldaketa txiki batzuk eginda plagio itxura eduki ez dezan eta iturria ez aipatzea.
  • Inoren testu bat parafraseatzea eta abar iturria aipatu gabe.
  • Iturria aipatu gabe lanean sartzea ideiak, teoriak, datuak etab.

Ondoko adibideetan lan batean sartutako informazio zati batzuk aurkezten dira. "Gure oharrak"; izeneko laukian klik eginez, informazio zati horiek nork bere lan batean modu zuzenean sartzeko zenbait jarraibide ematen dira:

1. adibidea Nuestros comentarios
Neanderthaleko gizakia gure ahaide hurbilenetako bat da eboluzio lerroan. Duela 25.000-30.000 urte iraungi bazen ere, Homo sapiensekin, gure arbaso zuzenenekin batera bizitzera iritsi zen. Le Moustier aitzuloan lehenengo tresnak aurkitu zirenez gero, kultura musteriense izenarekin ezagutzen den industria litiko bat garatu zuen.
Ejemplo 2 Nuestros comentarios
Neandertaleko gizakia (Homo neanderthalensis) Homo generoko espezie iraungi bat da, Europan eta Mendebaldeko Asiako zenbait tokitan bizi izan zena duela 230.000 eta 28.000 urte artean, Pleistozeno ertain eta garaian eta kulturalki Paleolitiko ertainean sartzen dena. Uste da 5.000 urte inguruko epe batean Europako lurralde beretan bizi izan zela Europako lehen gizaki modernoak ziren Cro-Magnon gizakiekin batera. Elkarbizitza horren ebidentziak aurkitu dira Châtelperron leizetan.
Ejemplo 3 Nuestros comentarios
Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, gizaki modernoak bere geneen % 1 eta % 4aren artean partekatzen ditu neandertalekin.
Ejemplo 4 Nuestros comentarios
Berriki egindako ikerketa batzuen arabera, gizaki modernoak bere geneen % 1 eta % 4aren artean partekatzen ditu neandertalekin (Cagliani 2010).

CAGLIANI, M. 2010. Efectivamente llevamos a los neandertales dentro. En: Mundo Neandertal. Disponible en: http://neanderthalis.blogspot.com/2010/05/efectivamente-llevamos-los-neandertales.html"