• ES
  • EU
  • EN


[Nazioarteko harremanak]

NUPek 400.000 euro baino gehiago lortu ditu Erasmus+ mugikortasun eta lankidetzarako Europako programatik

Latinoamerikarekiko garapenerako lankidetzako proiektuetatik hiru, maila nazionalean finantzaketa lortu duten 14 proiekturen artean daude

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 466.140 euro jotzen duen finantzaketa lortu du, Erasmus + Europako programaren barruko zenbait ekintza eta jarduera egiteko. Programa honek EBko hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolari buruzko ekimen guztiak biltzen ditu. Garapenerako lankidetzako deialdian Espainia osoko unibertsitateen 129 proiektu aurkeztu dira. Azkenean hamalau aukeratu dira, eta horietatik hiru NUPenak dira. Horretaz gain, Unibertsitateak beste hiru proiektutan ere parte hartuko du. Proiektu hauek, gaitasun sanitarioari eta praktika onei buruzkoak, Europa, Amerika eta Asiako hainbat soziorekin eramango dira aurrera. Proiektuok 2.037.610 euroko finantzaketa dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotze Errektoreordetzak kudeatzen du Erasmus + programaren barruan onetsi den ildoetako batek ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen mugikortasun programak biltzen ditu. Zehatz esanda, NUPk 238 mugikortasun-postu kudeatuko ditu Europako unibertsitateekin (343.020 euroko finantzaketarekin), eta beste 36 postu El Salvador, Kuba eta Perurekin  (123.120 euroko finantzaketarekin).

Azken postu hauek NUPk garaperako lankidetzarako hiru proiektu aurkeztu eta gero lortu dira. Proiektuen helburua da bertan sartuta dauden unibertsitateen loturak tinkoagotzea, batez ere nazioarteko harremanei dagokienez. Hiru proiektu hauek nazio mailako puntuaziorik altuena lortu zuten, aurkeztu ziren 129 proiektuen artean. Proiektu horietatik, 14k baizik ez dute lortu finantzaketarik. Horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoa goi-goian kokatzen da Espainiako unibertsitateen artean, Goi Mailako Mugikortasunari buruzko 107 Ekintza Gakoaren lehen deialdi nazionalean, zeina programako herrialdeak eta herrialde elkartuak hartzen baititu aintzat, Erasmus + programaren barruan.

Hiru proiektu sanitario

Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoa sozioa izango da praktika onak eta gaitasuna trukatzeko hiru proiektutan. Proiektuetako baten izena Physiotherapy E-Training Re-HAbilitation (PETHRA) da, eta Elkartze Estrategikoak izeneko ildoaren barrukoa da. Proiektu hau finantzatzeko 298.720 euro daude, eta errehabilitazio programei aplikatzen zaien simulazio birtualaren bidezko fisioterapiaren ikuspegia hartzen du kontuan. Frantziako erakunde batek koordinatzen du: Akitaniako L’Institut Régional de Formation Sanitaire et Sociale (IRFSS), eta partaideak dira, sozio moduan, Oportoko Institutu Politeknikoa (Portugal), Bègleseko Udala eta Groupe Interaction elkartea, azken hauek biak Akitaniakoak, baita ere.

“Capacity building” izeneko ildoaren barruan, badira beste bi proiektu, zeinetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak parte hartzen baitu. Biek zerikusia dute osasun zientziekin, garapenerako lankidetzako ikuspegitik. Professionalization on Result-based Healthcare Management through Distance Education and Simulation-Based Training (LASALUS) izeneko proiektuaren kasua da, Argentinako ISALUS Fundazioak koordinatzen duena, zeinean Latinoamerikako hainbat erakundek hartzen baitu parte. ALFA FUNDA programatik eratorritako ekintza bat da. Programa hori orain urtebete bukatu zen, gutxi gorabehera, eta NUP izan zen koordinatzailetako bat. Proiektu honen asmoa da profesionalen eta eragileen "online" prestakuntzan sakontzea hiri-guneetatik urrun dauden eskualdeetan, patologiak eta beren tratamenduak simulatzen dituzten teknika birtualen bidez. Proiektu hau 997.982 eurorekin finantzatu da.

“Capacity building” izeneko ildoaren barruko bigarren proiektua, 740.908 euroko finantzaketa daukana, The Mediterranean Public Health Alliance (MED-HEALTH) izenekoa da, Palestinako Nabluseko An Najah Unibertsitateak koordinatuta. Europako hainbat erakunde daude proiektu horretan, baita Tunisiako, Jordaniako eta Palestinako batzuk ere, eta beren asmoa da osasun publikoari buruzko unibertsitateko graduondoko programa bat antolatzea, herrialde haietan aplikatzeko.