Behin betiko proiektuen selekzioa 2023/04/20
Behin-behineko proiektuen selekzioa 2023/02/13
OINARRIAK
DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea da 2023an Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko komunitateko kideek dibulgazio zientifiko eta teknikoko jarduerak eta ikerketa emaitzak komunikatzeko jarduerak sustatzea eta garatzea ahalbidetuko duten laguntzak ematea.
Zientzia-dibulgazioko jardueratzat hartuko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako ikerketen emaitzak publiko espezializatu gabeari helaraztea helburu dutenak, bai eta bokazio zientifikoak edo teknikoak sustatzera edo gizartean kultura zientifikoa areagotzera bideratutakoak ere.
LAN ILDOAK
1. LAN ILDOA. IKERKETAREN DIBULGAZIOA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa-proiektuen emaitzak ohiko baliabideen, baliabide sozialen edo beste edozein formaturen bidez jendeari zabaltzeko helburua duten proiektuak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak garapen iraunkorreko helburuak lortzeko egiten duen ekarpena ikusgarri egiten duten proiektuak baloratuko dira.
2. LAN ILDOA. BOKAZIO ZIENTIFIKOAK
3. LAN ILDOA. KULTURA ZIENTIFIKOA
Edozein gai zientifiko eta teknologikori buruzko dibulgazio proiektuak, zientzia gizartera oro har hurbiltzeko, haren ulermena eta espiritu kritikoa areagotuz.
LAGUNTZAK
Proiektu bakoitza 10.000 eurorekin finantzatuko da gehienez ere. Deialdi honen aurrekontu osoa 25.000 eurokoa da.
ESKATZAILEAK
Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko komunitateko edozein kidek (Irakasle eta ikertzaileak, AZL, ikasleak edo NUPeko ikasle elkarteak) eskatzen ahalko du laguntza bat zientzia dibulgazioko jarduerak egiteko 2023. urtean, ezarritako eskaera aldi eta ildoen arabera.
Administrazio eta zerbitzuetako langile, ikasle edo beste talde batzuetako kideen proposamenen kasuan, jarduerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen kide baten sostengu zientifikoa izan beharko du beti.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Eskaerak aurkezteko epea deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko abenduaren 23ko 14:30etan amaituko.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Nahitaezkoa izanen da dokumentu hauek aurkeztea:
PROIEKTUAK
Proiektuek informazio hau jaso behar dute modu argian:
II. eranskina. Proiektuaren fitxa:
III. eranskina. Txosten ekonomikoa.
ESKAERAK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
Irizpideak |
Pisu espezifikoa |
1.a Funtsezko irizpideak (30 puntu gehienez ere) |
|
Helburuen definizioa eta proiektuaren kalitatea. Garatu beharreko jardueraren egokitasuna, formatuak, berrikuntza-maila eta garrantzi zientifiko-teknikoa. Planteamendua errealista ote den denboraren eta dimentsioaren aldetik. Nazio Batuek ezarritako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetakoren batekin duen lotura. |
25 |
Norentzat den. Ingurune zientifiko edo teknikoetatik kanpoko pertsonak erakartzea, zientziarako eta berrikuntzarako sarbidea eta interesa modu sortzailean sustatzeko. |
5 |
2.a Irizpide ekonomikoak (20 puntu gehienez ere) |
|
Aurrekontu koherentea, ezarritako helburuen arabera egokitzen dituena baliabideak, errealista proiektuaren tamaina kontuan hartuta, eta justifikatua. |
15 |
Baterako finantzaketa. Beste finantzaketa-iturri batzuk izatea, proiektua egonkorra, bideragarria eta jasangarria izan dadin. |
5 |
3.a Irizpide operatiboak (40 puntu gehienez ere) |
|
Plangintza. Errealista eta koherentea proiektuaren dimentsioa, denborak, erantzukizunak eta baliabideak kontuan hartuta, eta deialdiaren epeen eta baldintzen esparruan. |
10 |
Komunikazio estrategia eta plana. Jardueraren xede den jendeari hura komunikatzeko (ezagutarazteko, partekatzeko, sozializatzeko) behar diren bitartekoak, baliabideak eta mekanismoak aurreikustea, baita komunikabideak ere, arrakasta bermatzearren ekintzaren funtzionamenduari, parte-hartzeari eta hartarako planteatutako helburuei dagokienez. |
10 |
Taldearen esperientzia dibulgazioaren xede den jakintza arloan |
10 |
Lankidetza, diziplinartekotasuna |
10 |
4.a Eragin irizpideak (10 puntu gehienez ere) |
|
Eragin kualitatiboa eta kuantitatiboa eta hura ebaluatzeko mekanismoak, eta ebaluatzeko mekanismoen berrikuntza. Eragina neurgarria izatea, bai parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, bai parte-hartzaileen kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntzakoa benetan hazi ote den jakiteari dagokionez. |
10 |
Eskaera onesteko, 60 puntu gainditu beharko ditu.
JARDUERAREN AITORPENA
Dirulaguntza ekonomikoaz gainera, horrek dakar:
Dokumentazio gehigarria:
Infomazio gehiago: Kultur Zientifikoaren Unitatea: ucc@unavarra.es