Hasiera > Kultura Zientifikoaren Unitatea > Herritarrentzako Zientzia
Herritar arrunten parte-hartzearekin egindako ikerketa zientifikoa da herritarren zientzia. Izan ere, herritarrek modu aktiboan laguntzen dute jarduera zientifikoetan, dela ekarpen intelektuala eginez, dela beren inguruneari buruzko jakintza transmitituz, dela tresnak eta baliabideak emanez (White Paper on Citizen Science for Europe, Socientize Project).
Herritarren Zientziaren Nafarroako Unibertsitate Publikoko Behatokiaren ekimena CENEDUCA3/2019 proiektutik sortu da, zeina Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak finantzatzen baitu.
Behatokiaren helburua herritarren zientziaren esparruan Nafarroan jarduerak egin daitezen sustatzea eta zabaltzea da, bai eta proiektu biltegi bat eratzea ere. Espainian, badira gisa horretako beste behatoki batzuk zenbait hiri, unibertsitate eta erakundetan, eta inspirazio-iturri izaten ahal dira Herritarren Zientziaren NUPeko Behatokiarentzat.
Biodibertsitatea aztertzea izan da herritarren zientziako jarduera aitzindarietako bat. Horren adibide da, besteak beste, herritarren zientziako proiekturik zaharrena segur aski, non jende askok eta askok hartu baitu parte 1900. urteaz geroztik. Gaur den egunean, elkarlaneko plataforma ireki bat baino gehiago daude, herritarrei modua ematen dietenak ikerketako ekimenetan parte hartzeko; hala, bestalde, zabalkunde handiagoa ematen zaie gizartean ikerketa-proiektuei.
Hona hemen biodibertsitateari buruzko halako plataforma batzuk:
Nafarroan, martxan dira biodibertsitatearen azterketari loturik hezkuntzan aplikazioren bat duten zenbait proiektu herritarren zientziaren arloan. Proiektu horietan, funtsezkoa da gure inguruko biodibertsitatearen ezagutza bultzatzea; hala, biodibertsitatea zaintzea zeinen garrantzitsua den ulertzen baitute herritar izanen direnek.
Hona hemen parte hartzeko aukera ematen duten zenbait proiektu:
Hona hemen parte hartzeko aukera ematen duten zenbait proiektu:
Iruñeko campuseko lorategirako bisitaldiari eta flora-behaketei buruzko informazio gehiago eta inskripzioa, hemen.
Arga ibaia
Arga ibaia proiektua: gida didaktiko berria
Bideotutorialak behaketaren datuak iNaturalist plataforman kargatzeko: Gaztelaniaz/ Euskaraz
Basaula
Andrés Echeverría, Idoia Ariz, Judit Moreno, Javier Peralta and Esther M. Gonzalez. Learning plant biodiversity in nature: The use of the citizen science platform iNaturalist as a collaborative tool in the Secondary School curriculum. Sustainability - Special Issue Integration of ICT in STEM Education, 13, 735. https://doi.org/10.3390/su13020735
iNaturalist
Gloria Martínez-Sagarra , Felipe Castilla and Francisco Pando. Seven Hundred Projects in iNaturalist Spain: Performance and
Lessons Learned. Sustainability 2022, 14, 11093. https://doi.org/10.3390/su141711093