Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

The Conversation

 

Logo The Conversation

The Conversation

The Conversation (TC) plataforma digital independente handi bat da, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleek idatzitako artikuluen bidez egungo gertaerak aztergai dituena. Ezagutza zabaltzea da haren helburua. Melbournen (Australia) jaio zen 2011n, eta mundu mailako sare handi bat dauka (britainiar, estatubatuar, afrikar, frantziar, kanadar, indonesiar edizioa eta edizio globala), eta hari Espainiako The Conversation (TCE) espainiar edizioa gehitzen zaio orain.

The Conversation-en gaztelaniazko lehen edizioa da TCE, eta horrek esan nahi du 500 milioi gaztelaniaduneko irakurle kopurura iristeko ahalmena duela.

NUP TCE delakoari batu zaio unibertsitate laguntzaile gisa, eta horrek egile bihurtzeko eta TCEn artikuluak argitaratzeko bidea ematen die gure ikertzaileei, doktoregaiak izan edo katedradunak izan.

Espainiako The Conversation unibertsitateko mundutik iritzi publikorako komunikazio bide zuzena da. Eztabaida publikoan sakondu nahi du kalitateko argitaratze eduki bat eskainiz, adituaren ikuspegian, analisietan eta datuetan oinarritua.  Laburbilduz, ezinbesteko informazio iturria izan nahi du hedabideentzat (idatzientzat eta ikus-entzunezkoentzat) kalitateko artikuluen sortzaile gisa.

Nor izan daiteke egile?

Unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta doktoretza ondokoak. Unibertsitatearekin lan lotura izatea da ezinbesteko betekizuna.

Egileek beren espezializazio eremuarekin lotutako gaiei buruz baizik ez dute idatziko, beren titulazioen, argitalpen zientifikoen, irakaskuntzako esperientziaren edo kide diren erakundearen bermea baitute.

Nork proposa ditzake gaiak?

Bai TCEren argitaratze taldea, bai bere irakurle edo egileek gaiak iradoki ditzakete garrantzitsuak iruditzen zaizkien artikuluetarako.

TCEren argitaratze taldeak proposamen bakoitza aztertu eta harremanetan jarriko da egokiena iruditzen zaion egilearekin, zuzenean edo unibertsitatearen komunikazio zerbitzuaren bidez.

Proposamenak gai hauei buruzkoak izan daitezke: aurrerapenak ikerketetan, gaur egungo kontuei buruzko ekarpen berritzaileak, ezagutzaren hainbat alderdi azaltzeko artikuluak, etab.

Behin alderdiek —argitaratze taldea eta eta egilea— proposamena onetsi ondoren, argitaratze prozesua hasten da.

Egilea izan nahi baduzu

Artikuluen gaien proposamena, idazketa, edizioa eta argitalpena The Conversation plataforma digitalaren bidez egiten dira.

Egile bakoitzak fitxa publiko bat izango du webgunean, eta fitxan elementu hauek agertuko dira:

  • Zein erakundetako kidea den
  • Jakintza adarra eta espezializazio arloa
  • Haren web orrialderako esteka
  • Zein kanpo erakunderentzat lan egiten duen, zein kanpo erakundek ematen dizkion funtsak, edo zein kanpo erakundetako kidea den

*Egileak berak ematen eta bermatzen du informazio hori

Behin alta eman ondoren, egileak gaiak proposatzen ditu, edo TCEren argitaratze taldeak egindako gaien proposamenak jasotzen ditu. Bai editore esleituak bai egileak proposameneko aldaketak onetsi edo iradokiko dituzte. Bi alderdiek proposamenaren nondik norakoak onesten dituztenean, proposamena aurkezteko epe bat ezartzen da. Behin idatzi ondoren, editoreak aldaketak iradokitzen ditu egileak azken bertsioa onetsi arte, eta azken bertsio hori argitaratuko da. Prozesu hori TC plataformaren barruan egiten da.

Onurak egileentzat

Egileak boluntarioak dira, eta beren espezializazio esparruari buruz hitz egingo dute, ordainsaririk jaso gabe. Onurak izango dituzte komunikazioan, irudi publikoan, eta hedabideetan agertuko dira bai gaztelaniadunen esparruan, bai munduko gainerako lekuetan.

Beren lankidetzaren onurak hauek dira:

Eskualdatzea. TCE bide bat da egileak gizartearekin partekatzeko bere irakaskuntza, buru eta ikerketa ezagutzaren emaitzak. Halaber, jendeari ezagutzera ematen dizkio bere ikerketa taldearen eta sailaren ikerketa aipagarri eta berritzaileen esparru, metodo eta lorpenak.

Sare profesionalak ezartzea: TCEko argitalpenen bidez egileek beren burua ezagutarazten dute mundu osoko espezialitateko kideen artean, eta horrela lankidetza sare berriak ezar ditzakete.

Eragina: TCEn argitaratuko artikuluek esponentzialki biderkatzen dute beren egileen eragina hainbat bideren bidez: sare sozialak, berrargitaratzea (artikulu guztiek CC lizentziak dituzte, aldizkarietan-eta edo hedabide digitaletan zabaltzea ahalbidetzen dutenak, bai tokiko esparrukoak, bai nazio mailakoak eta nazioartekoak, herrialde gaztelaniadunak izan edo ez, artikulua garrantzitsua bada, itzuli eta TCko gainerako edizioetan argitaratu baitaiteke, eta, hortaz, ingelesez, frantsesez edo indonesieraz.

Garrantzia hedabideetan: TCEren bidez, hedabideek sarbidea dute egilearen fitxara, eta harekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera elkarrizketak, kolaborazioak eta abar proposatzeko.

 

Informazio gehiago: ucc@unavarra.es, Tel. 948 16 84 08.

Gainera, xehetasunak guztiak kontsultatzen ahal dituzu The Conversation-en ongietorri-gidan