Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azkeneko albisteak

Azaroak 25, emakumeenganako indarkerien aurkako nazioarteko eguna

Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzako Gizarte Ekintzaren eta Berdintasunaren Arloko Zuzendaritzako kideok atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren jarduera instituzionaletan parte hartzera.

Heldu den asteartean, azaroak 24, online mintegi bat izanen dugu 16:00etatik 19:00etara, eta, bertan, Luisa Posada Kubissa Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak “Beste indarkeria mota bat. Kritika feministan oinarritutako gogoetak” hitzaldia emanen du (esteka honetan ematen ahal duzue izena: https://forms.gle/iBhnzBsNxaVR8wTW7).

Ondoren, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzak sustatutako Zer dakizu emakumeen aurkako indarkeriari buruz? proiektua aurkeztuko dugu. NUPeko ikasleek aktiboki hartzen dute parte proiektu horretan, Rut Iturbide eta Alejandra Hermoso irakasleen gidaritzapean, eta genero-indarkeria zer den ulertzeko giltzarri batzuk azaltzeko balioko du.