Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Komunikazioa

Hasiera > Komunikazioa > Sustapena eta marketina

Sustapena eta marketina

Komunikazio Atalak Unibertsitatearen sustapenean parte hartzen du ikasleak erakartzeko, eta merkatutekniarekin, hezkuntza eskaintzaren zabalkundearekin, nortasun grafikoaren eta irudi korporatiboaren kudeaketarekin eta abarrekin lotutako zereginak bere gain hartzen ditu.

Partes de este texto:

NUPen on-line denda

Zer da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren "on-line" denda:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitalpenak eta sustapeneko produktu ofizialen salmentarako eta merkataritzako banaketarako plataforma birtuala da “on-line” denda.

“On-line” dendaren proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Atalak eta Zerbitzu Informatikoak batera egindako lan bat da.

Zer eros daiteke? 

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sustapen produktuak
    Unibertsitatearen marka grafikoa duten produktuak dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sustapeneko produktu ofizialak.
    Egun, 40 bat produktu daude salgai dendan, eta sei maila diferentetan sailkatuta daude: osagarriak, papertegia, produktu informatikoak, etxerako produktuak, arropa eta biltzarrak.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitalpenak
    “On-line” dendan salgai dauden argitalpenak Nafarroako Unibertsitate Publikoak berak editatutakoak dira.

Harremanetarako

  • Helbide elektronikoa: tiendaATunavarra.es
  • Telefonoa (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara):
    Argitalpenak: 948 16 61 75
    Sustapeneko produktuak: 948 16 90 07
  • Denda fisikoa: Arrosadiko campusa (Iruñea)
    Errektoretza eraikina
    Komunikazioa (beheko solairua)