Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Marka grafikoa

Marka grafikoa

logotipo UPNANafarroako Unibertsitate Publikoaren marka grafikoa erakundearen izenaren hasierako letrek osatzen dute, letra minuskulatan: "upna". Halaber, aukeratutako tonu gorria "foru gorria" izenekoa da, 485C pantoneari dagokiona.

Akronimoaren tipografiari dagokionez, Helvetica familiaren bertsio estilizatu bat erabiliko da, eta logotipo osoa kolore berean egongo da. Tipografia bera erabiliko da "Nafarroako Unibertsitate Publikoa" goibururako, zeina gaztelaniaz eta euskaraz baitago.

Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuak honako hauei buruzko zehaztapenak jasotzen ditu: logotipoa, baimendutako koloreak, tipografia familiak, logotipoaren kokapen eta formatua paperean, web-orrialdeetan, power pointen edo karteletan, beste euskarri batzuen artean. Aurreikusi da, halaber, nola erabili behar den marka egutegi, poltsa, arropa, disko azal edo zigiluetan. Era berean, nortasun grafiko korporatiboa campuseko barne eta kanpo seinaleztapenetan, ibilgailuetan, hesietan, eta abarretan erabiltzeari buruzko betekizunak zehazten dira.

NUPeko logotipo ofiziala jaisteko

Gorriz dagoen logotipoaren erabilera lehenetsiko da. Logotipoaren atzealdeak kolore bera baldin badauka, zilegi izango da zuriz dagoen logotipoa erabiltzea.

Campus Iberuseko logotipo ofiziala jaisteko