Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Protokoloa

Protokoloa

Komunikazio Atalarekin koordinazioan, Protokolo Unitateak zerbitzua ematen die batez ere errektoreari eta haren taldeari, arlo honetan dituzten premiak betetzeko. 

Harremanetarako

Teresa García Revuelto
Helbide elektronikoa: protocoloATunavarra.es

 

Eginkizunak

  • Unibertsitateko protokolo ekitaldiak eta ospakizunak antolatzen eta garatzen laguntzea, hala akademikoak nola eduki sozialagoa (graduazioak) dutenak.
  • Ekitaldi akademikoetarako behar diren materialen (gonbidapenak, egitarauak, etab.) inprimaketa Argitalpen atalarekin batera izapidetu eta kudeatzea.
  • Gonbidapenak kudeatzea
  • Ekitaldietako protokoloak idaztea
  • Agintariei harrera egitea
  • Protokolozko opariak kudeatzea
  • Unibertsitatearenak diren jantzi akademikoak mantendu eta gordetzea, bai eta ospakizunetako ekipamendua eta ekitaldi horietako apainketa-elementuak ere (zutoihala, oihala, Estatutuen alea…) eta aipatu arduradunari proposamenak helaraztea, elementu horiek birjartzeko eta/edo erosteko.
  • Protokolo arloko jantokia kudeatzea
  • Unibertsitatera iristen diren garrantzi bereziko bisitetarako euskarria antolatzea
  • Errektoregoaz bestelako unibertsitate-atalek (sailek eta ikastegiek, bereziki) antolatzen dituzten ekitaldietarako aholkularitza ematea

Arautegia